European
Data Catalogues
Dataset

HTML

Sub menu


Korridore ekologikoen sarea proiektua - Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak

Dataset Profile

Odm ID
c41718a4-ff1a-3535-8b1c-7cc2847a4611
Title
Korridore ekologikoen sarea proiektua - Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak
Notes
DeskribapenaProiektua 2005ean egin zen, espezie basatiak dituzten naturguneen arteko lotura zaintzeko eta leheneratzeko, izan ere dagoeneko nahiko murriztuak daude etaisolatzeko joera dute. Azterlanaren problematikan eragiten duten elementu geografikoei buruz eskuragarri dagoen informazioa oinarri hartuta (faunaren banaketa, landaretza, lurzoruaren erabilerak, sare hidrografikoa, errepide-sarea eta biztanleguneak, babestutako naturguneen sarea, eta abar), EAEko paisaiaren azterketa espaziala eta funtzionala egin da igarobide ekologikoen sare fisiko bat osatu, eta, era horretan, paisaiaren konektibitatea edo iragazkortasuna bermatzeko habitaten eta populazioen zatikatzeak eraginda dauden fauna espezialistako espezientzat. EAEko igarobide ekologikoen sarearen egitura lotu beharreko nukleo-espazioen inguruan dago eratuta. Lotura-igarobideak eta -eremuak konexio-elementudira, eta moteltze-eremuak, berriz, lotu beharreko eremuen zein aipatutako lotura-elementuen inguruan kokatzen dira. Lau figura horietan jasota ez dauden ibai-sareko tarteek, lotura gisa duten balioagatik igarobideen sarearen egituraren barruan jaso beharrekoek, osatu egiten dute haren eremu espaziala. Azkenik, aurreko elementuen barruko kokagune narriatuak dira ekologikoki leheneratu beharreko guneak.LEINUA: Lehenik eta behin, zatikatzeko arazo handia EAEn pairatu duten eta pairatzen duten habitat motak zein diren aztertu da (habitat-mailako hurbilketa), eta horien mende dauden espezieen mehatxu-maila zein populazioen banaketako sakabanatze-mailaren bilakaera aztertu da (espezie-mailako hurbilketa). Ondoren, eskualde-mailako igarobide ekologikoen sare baten bidez konektibitatea zer habitat motatan hobe daitekeen zehaztu da (helburu-habitatak). Horrelako habitatek komunitate biologikoan zatikatzeko arriskua duten eta eskualde-mailan ageri diren espezieak izan behar dituzte; horiexek dira helburu-espezieak. Lotu beharreko nukleo-espazioen hautapena oinarri hartuta diseinatu da igarobideen sarea (helburu-habitatak dituzten Natura 2000 sareko guneak, funtsean). Lotu beharreko nukleo-espazioak zehaztutakoan, lurzoru-erabilerek helburu-espezieen lekualdaketari jartzen dizkieten erresistentzien mapa sortu da igarobide ekologikoen sarea diseinatzeko, eta horretan oinarrituta zehaztu dira lotu beharreko nukleo-espazioen artean mugitzeko erraztasun handiena ematen duten lerroak edo bideak. Erresistentzien mapa raster formatuan dago, eta 20 x 20 metroko pixel-bereizmena du. Honako informazio hauek erabili dira mapa hori osatzeko: ? Espainiako hirugarren baso-inbentarioa (1997-2006): EAE eta Nafarroako, Burgosko, Kantabriako eta Errioxako eremu mugakideak. ? Udalplana 2003: EAEko udal-plangintzako bizitegi- eta industria-lurzorua. ? EAEko bide- eta trenbide-sarea. ? EAEko bide-sareko ibilgailuen eguneko batez besteko intentsitatea. ? EAEko autobide eta autobietako gaineko eta azpiko pasabideak. Erresistentzia-maparen balioak erlatiboak dira; izan ere, 1 eta 1.000 arteko eskala baten barruan sartuta daude, eta bibliografiaren eta adituei egindako kontsulten bidez zehaztu dira. Nukleo-espazioen artean helburu-espezieentzat lurraldeak zer iragazkortasun duen kalkulatzeko, nukleo-espazioen mapa jatorri-elementu gisa hartu da, eta lurzoru-erabileren erresistentzia-mapa, berriz, kostu-azalera gisa. Halaber, nukleo-espazioen artean mugitzeko gutxieneko kostua duten lerroakere lortu dira (pilatutako gutxieneko erresistentzia), eta horiek lotura-igarobideak mugatzen dituzten korridoreak zehazteko balio dute.
Author
Author Email
Catalogue Url
Dataset Url
Metadata Updated
(not set)
Tags
Date Released
2015-03-05T00:00:00
Date Updated
2010-10-19T00:00:00
Update Frequency
Organisation
Country
State
Platform
html
Language
es
Version
(not set)