European
Data Catalogues
Dataset

HTML

Sub menu


Airearen kalitatea Euskadin 2014. urtean - Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak

Dataset Profile

Odm ID
6256d41f-e207-3ffa-99d3-636cbf529c91
Title
Airearen kalitatea Euskadin 2014. urtean - Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak
Notes
DeskribapenaEusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Euskadiko kutsadura-mailak kontrolatu eta zaindu egiten ditu Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarearen bitartez, izan ere, autonomia-erkidegoek beren lurraldeko airearen kalitatea ebaluatzeko betebeharra dute.Sareak airearen kalitateari buruzko araudiak ezartzen dituen kutsatzaileak aztertzeko eta neurtzeko sentsoreak ditu; batik bat, sufre dioxidoa (SO2), nitrogeno oxidoak (NO eta NO2), ozono troposferikoa, karbono monoxidoa (CO), bentzenoa eta partikula esekiak (PM10 eta PM2.5). Horretaz gain, hainbat parametro meteorologiko ere neurtzen ditu: haizearen abiadura eta norabidea, tenperatura, hezetasun erlatiboa, presioa, erradiazioa eta prezipitazioa.Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea euskal lurralde osoan banatutako estazioek osatzen dute; gaur egun 50 daude, eta horietatik 13 jarduera industrialekin lotuta daude. Estazio horietan hondoko kutsadura aztertzen dute baldintza naturaletan, baita hiriguneetako eta industriaguneetako airearen kalitatea ere. Oro har, kokatuta dauden eremuaren arabera sailkatzen dira: landagunean, hirian edo hiri inguruan; baita jasotzen duten kutsaduraren jatorriaren arabera ere: zirkulazioa, industria edo hondokoa (hainbat iturriren nahasketa denean). Estazio finkoez gain, sareak ekipamendu mugikorrak ditu, lurraldeko hainbat puntutan kanpainak egin ahal izateko.Datu multzo honetan Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sareak ematen dituen datuak formatu berrerabilgarritan eta eguneratuta dauzkazu. Gainera, beste urteetako datuak ere eskuragarri dituzu datu-katalogoan.
Author
Author Email
Catalogue Url
Dataset Url
Metadata Updated
(not set)
Tags
Date Released
2014-06-30T00:00:00
Date Updated
2014-12-31T00:00:00
Update Frequency
Organisation
Country
State
Platform
html
Language
es
Version
(not set)