European
Data Catalogues
Dataset

HTML

Sub menu


Euskal Autonomia Erkidegoko Materialen Fluxuaren estatistika - Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak

Dataset Profile

Odm ID
d0ca647e-d1d1-3d0f-88cf-5a10b13f80d5
Title
Euskal Autonomia Erkidegoko Materialen Fluxuaren estatistika - Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak
Notes
Deskribapena Gaur egungo gizartearen ezaugarrietariko bat ondasunen ekoizpena eta kontsumoa da, eta horrek dakartzan ingurumen-inpaktuak, mugatuak diren natura-baliabideak erauzi, eraldatu, erabili eta ezabatzeak eraginda. Horregatik, garapen iraunkorrean oinarritutako modelo ekonomikoranzko bilakaera izateko, ezinbestekoa da ekonomien material-kontsumoa murrizetea-herrialde garatuetan, bereziki-, eta kazkunde ekonomikoa ez egotea lotuta baliabide naturalen erabilerarekin(ura, materialak eta energia) eta zerbitzu ekologikoekin (naturak hondakinak eta emisioak xurgatzeko duen ahalmena). Materialen kontsumoaren murrizketa-prozesu horri desmaterializazioa deritzo. Termino erlatibotan gerta daiteke BPGa unitateko (desmaterializazio ahula), zein termino absolututan (desmaterializazio handia).Ekonomia baten materialen kontsumoa aztertzeko eta desmaterializazio-prozesua monitorizatzeko Materialen fluxuaren azterketa (MFA) erabiltzen da. MFA sistema eta ingurunaren artean trukatutako materialak (lehengaiak, produktu erdifakturatuak eta azken produktuak) zenbatzeko metodologia bat da. MFAren oinarria gizarte-metabolismoa kontzeptuan oinarrituta dago. Kontzeptu horrek izaki bizidun batekin alderatzen du ekonomia: ekonomia baliabidez eta materialez "elikatzen" da, haiek baliatu eta haien "mantenugaiak" ateratzeko, eta ondoren hondakin bat itzultzen du naturara. Masa-balantze batek, ekonomiari egiten zaizkion input horiek (elikadura), outputekin (hondakinak) lotzen ditu, eta horien arteko kendura ekonomiaren material-metaketa izango da, kontsumo-ondasun moduan (biomasaren hazkundea). Sistema ekonomikoan sartzen diren eta handik ateratzen diren materialak zenbatuz, lorterrazak eta ulerterrazak diren adierazleak izango ditugu, eta lurralde bateko ekomoniaren dimentsio fisikoaren ikuspegi orokorra emango digute.Hauek dira materialen fluxuaren azterketan gehien erabiltzen diren adierazleetako bi: beharrezko material guztia (BMG) eta materialen bertako Kontsumoa(MBK). BMG ekonomian guztira sartzen diren materialak dira, eta MBK-k, berriz, erzkustzen du ekonomia batek kanpoarekiko zenbateko material-menpetasuna duen.
Author
Author Email
Catalogue Url
Dataset Url
Metadata Updated
(not set)
Tags
Date Released
Date Updated
2014-01-20T00:00:00
Update Frequency
Organisation
Country
State
Platform
html
Language
es
Version
(not set)