European
Data Catalogues
Dataset

HTML

Sub menu


UDA - Aplikazioak garatzeko utilitateak - Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak

Dataset Profile

Odm ID
4b5b4153-3863-3994-b17a-c988ca15cf6d
Title
UDA - Aplikazioak garatzeko utilitateak - Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak
Notes
DeskribapenaUDA utilitate, tresna, liburutegi, plugin, gida eta gomendio funtzional nahiz teknikoen multzoa da, eta, horiei esker, bizkortu egiten da Java teknologiarekin software-sistemak garatzeko prozesua. Proiektuaren izaera, eta beraz helburu nagusia, garatzailearen produktibotasuna handitzea da, horrela softwarea sortzeko haren irudimena eta askatasuna mugatu gabe. UDA lagungarria da balio erantsi gutxikoak –edo balio erantsirik gabekoak– izanda ere ezinbestekoak diren zeregin errepikakorrak egiteko.Baina beste helburu batzuk ere baditu:• Ikaskuntzaren kurba txikiagotzea. Helburua ez da beste framework bat izatea. Finkatuta daudenak eta erabilera zabala dutenak hartu eta ustiatzen ditu, eta sortzaileek eta erabiltzaileek elkarrekin duten ezagutzaz baliatzen da.• RIA - Ajax teknologiek eskaintzen dituzten hobekuntzak erabiltzen dituzten webaren baliagarritasun-patroiak proposatzea. Erabilera-egoerarik ohikoenak jasotzen dira, teknologia hori duten web-aplikazioetarako.• Erabiltzaile-interfazeak sortzea. Datuak mantentzeko interfazeak automatikoki sortzen ditu (CRUD ekintzak), eta ohiko erabilera duten beste batzuk ere bai (konbinazio lotuak, datak-orduak, feedbacka, etab.)• Kodea sortzea. Geruzakako arkitektura duen eta EIK (Eredua-Ikuspegia-Kontrolatzailea) paradigmaren mendean dagoen aplikazio orotan ezinbestekoa den kodea sortzen du.• Malgua eta konfiguragarria izatea. Laguntzaileek sortutako kodea erakunde bakoitzaren beharretara moldatzeko aukera ematen du (estilo-liburua, kodifikazio-estandarrak, etab.)• Moldagarria eta hedagarria izatea. Bere modulukako arkitektura bananduari esker, hedatu eta/edo ordezkatu egin ahal izango dira berau eratzen duten erantzukizun-geruzetako bakoitzean erabilitako teknologiak.• Erabilera bakarreko eredu bat ez inposatzea. Kasuren batean, dagoeneko proposatzen dira bestelako teknologia batzuk arkitektura-geruza bererako.• Aplikazio irisgarriak sortzea. Ahal deneraino, bete egiten dira WCAG2.0 eta WAI-ARIA gomendioak. Finantzatzen duen kontaktua:Eusko Jaurlaritza - EJIE 945017300Egilea:Ander Martínez  ander-martinez@ejie.eus  945017422
Author
Author Email
Catalogue Url
Dataset Url
Metadata Updated
(not set)
Tags
Date Released
2011-05-30T00:00:00
Date Updated
2014-08-04T00:00:00
Update Frequency
Organisation
Country
State
Platform
html
Language
es
Version
(not set)