European
Data Catalogues
Dataset

HTML

Sub menu


«etorkízuneko Ehu» Abian Da - Deusto Knowledge Hub Explorer

Dataset Profile

Odm ID
8549a606-d83b-3fd8-b6e5-4a0e13a3b92a
Title
«etorkízuneko Ehu» Abian Da - Deusto Knowledge Hub Explorer
Notes
«Etorkízuneko EHU» abian daZentroen berrantolaketa babes handiarekin onartu du unibertsitateak: 28 boto aldeko izan dira, eta lau kontra b Orain 31 zentrotan antolatuta dago EHU, eta hogeitan bilduko dituzteGarikoHz Goikoetxea BilboEzustekorik ez da izan: zentroak berrantolatzeko proposamenari baietza eman dio EHU Euskal Herriko Unibertsitateak. Errektore taldearen proposamenak aise pasatu du gobernu kontseiluko azterketa: 28 boto jaso ditu aide, lau aurka, eta hiru abstentzio. Iñaki Goirizelaia errektoreak «historikotzat» jo du urratsa: «Etorkizuneko unibertsitatea hemendik antolatuko dugu». Zentroen antolaketa berria ezinbestekoa delà errepikatu du errektoreak azken hilabeteetan, eta, behin hori lortuta, argi utzi du lehen pausoa soilik dela: «Asko dago egiteko». Unibertsitate publikoa 31 ikastegitan antolaturik dago orain, eta egitura aldaketarekin hemeretzitan bilduko dituzte. Nolanahi ere, denera hogei zentro izango dira, Master eta Doktorego Eskola gehituta. 2016-17ko ikasturtean izango da martxan egitura berria.Maiatzean aurkeztu zuen proposamena errektoretzak, eta eztabaidan murgilduta egon da unibertsitatea harrezkero. Aldaketak dituzten zentroetan nabaritu da batez ere. Aurkako txostenak egin zituzten bederatzik, eta lau zuzenketa iritsi ziren atzo gobernu kontseilura; ez bateratzeko eskatu zuten lau fakultatek. Atzera bota zituzten denak, aide handiz.Atzokoaren ostean, hiru pauso falta dira: fakultateak batuta sortu dituzten ikastegien izenak zehaztea, EHUko Gizarte Kontseiluak onartzea, eta Eusko Jaurlaritzak behin betiko baietza ematea.Ikastegi sendoagoakPlanteamenduari eutsi dio Goirizelaiak: zentro handiagotan bildu behar da unibertsitatea. Argudioak: «masa kritikoa» behar da ikerketarako, ikastegiek «erreferente» izan behar dute, eta nazioartekotu beharra dago. «Oraingo egiturarekin, arazoak dauzkagu».Prozesuan apenas azaldu duen arrazoi bat ere zeharka aipatu du errektoreak: legea. Hala esan du: «Beharrezkoa da karrerak segurtasunez egin ahal izatea». Madrilek iragarria du doktore portzen-«Urrats historikoa izan da. Hemendik antolatuko dugu etorkízuneko unibertsitatea»Iñaki GoirizelaiaEHUko errektoreatajeak ezarriko dituela fakultateentzat, eta kopuru horiek betetzeko arazoak dauzkate EHUko zenbait zentrok; doktore portzentajea izan da zein zentro elkartu erabakitzeko irizpideetako bat.Berrantolaketa pauso bat delà agerian utzi du Goirizelaiak. Egiaz zer asmo ote duen, susmo batzuk hedatu dira unibertsitatean. Bat, langileak gutxituko ote dituzten. «Berrantolaketak ez du eraginik izango lanpostuetan», erantzun du errektoreak. Hori bermatzeko, akordioa egin du LAB, EILAS eta UGT sindikatuekin. Nabarmendu du gastuak jaistea ez deia asmoa, nahiz eta aginte postuak gutxituko diren. ELAk ez du sinatu, eta salatu du benetako parte hartzerik gäbe egin deia prozesua. Beste susmoa, ikasketen antolaketa. «Eskaintza akademikoan ez du eragingo», esan du Goirizelaiak. Aitortu du, hala ere, urte batzuk barru aida daitekeela eskaintza, «gizartearen beharren arabera».Adostasun handia izan deia nabarmendu du errektoreak, eta indartuta atera deia EHU. Baina bidean gorabehera batzuk izan direla ere agerian utzi du. «Guztia ongi taxutu beharko dugu orain».
Author
Garikohz Goikoetxea Bilbo
Author Email
Catalogue Url
Dataset Url
Metadata Updated
(not set)
Tags
Date Released
2014-11-28T00:00:00
Date Updated
Update Frequency
Organisation
Country
State
Platform
html
Language
es
Version
(not set)