European
Data Catalogues
Dataset

HTML

Sub menu


Joxepa Antoni Gogoan, Emakumeak Bertsotan - Deusto Knowledge Hub Explorer

Dataset Profile

Odm ID
0ca1a5bb-b949-322f-9779-11665f53d401
Title
Joxepa Antoni Gogoan, Emakumeak Bertsotan - Deusto Knowledge Hub Explorer
Notes
Amaia Agirre eta Jone Uria, aurtengo Santiyo eguneko bertso saioan. Nahita bi emakume, bi bertsolari, garai bateko emakume bertsolariei errekonozimendu bat egin nahi dietelako. Errekonozimendua denentzat, eta tartean, Joxepa Antoni Aranberri errenteriarrari.«Aranberri Xenpelarren iloba zen, arrebetako baten alaba», eta emakumeek garai batean bertsotan aritzeko nolako zailtasunak zituzten ikusirik, «keinu bat egin nahi izan diegu, Uria eta Agirrerekin», azaldu du Julian Albiztur Xenpelar bertso eskolako kideak. Aranberri ez zen osaba bezain ezaguna, baina bertsolari petoa zen. Bere buruari ere Xenpelar izena jarri zion bertsolari gisa.JOXEPA ANTONIGOGOAN,EMAKUMEAKBERTSOTANBehin hori argituta beraz, honela uler daiteke bertso saioa: bi emakume izango dira oholtzan, baina iraganean isildutako beste hainbat emakume bertsolari izango dituzte gomutan.Guztia Joxepa Antoni Aranberriri buruz egindako ikerketa baten emaitza da. Errenteriako Udalak iaz argitaratu zuen berari buruzko ikerketa, Elixabete Perez Deustuko Unibertsitatekoirakasleak idatzita. Bertso eskolan ere unitate didaktikoak atera dituzte Aranberri aipatuaz, eta irailetik aurrera askotariko ekintzak antolatuko direla iragarri du Julian Albizturrek. Xenpelar bertso eskolak, Udaleko berdintasun kontseiluak eta Gipuzkoako bertsozale elkarteak antolatuko dituzte ekintzak.EUSKALGUNEAN ARIKO DIRAUria eta Agirrerena, ordea, ez da bertso saio bakarra izango. Lau Haizeetara elkarteak antolaturik, Euskalgunean ariko dira bertso eskolako kideak. «Saio informalagoa izan ohi da txosnakoa, herrikoia, eta tira, parranda girokoa ere bai», esan du Albizturrek.Xenpelar bertso eskola ig87an sortu zen, Jose Luis Zabala, Jose Luis Maritxalar eta Xabier Iguaranen ekimenez. Gaur egun 30 ikasle ditu, 11-13 urte bitarteko 20 gaztetxo, eta beste hamar kide nagusien taldean.iVH;Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESSXenpelar, bere iloba, oraingo bertso eskola. Eta horien ondoan ezin ezkutatu Euskal Herriko bertso eskolen sorreran aitzindari dena. Errenteriarra da hau ere, Xanti Iparragirre. Eskoriatzako Almen ikastolan ezarri zuen lehenetariko bertso eskola i974ko otsailean, Patxi Goikolea eta Juanito Akixurekin bâtera. Eskoriatzan bertan bizi da egun ere. Bere 80 urteekin ondo gogoan du noia hasi ziren bertsoa irakasten. «Eskolaz kanpoko ekintza gisa abiatu genuen bertso eskola, larunbat arratsaldetan. Zenbait astez bertsoak ikasi, eta erakustaldiak egitera irteten ginen beste herri batzuetara. Errenteriara ere halaxe iritsi ginen», dio Iparragirrek. Bisita haietan gonbita egiten zitzaien haurrei bertsotan ikasi eta Eskoriatzako bertso eskolara gerturatzeko. la oharkabean, bertso eskolen hazia ereinez joan ziren.«Bertsolaritza ikasi duenakbertso osatuagoak egitenditu, baina lehengoek bestegrazia bat zuten»XANTI IPARRAGIRRE ¿ Bertso eskolak sortu zituzten aitzindarietakoaEskoriatzan «6otik gora» hau- gaiari bi bertso eder eskaini oste-rrek eman zuten izena. Eta bertan an, hirugarrenean metrika etazen Jon Sarasua, artean 8 urteko doinua aldatu zituen, nahita.mutikoa zela. 199m Gipuzkoako Txapelketari emandako gehiegiz-finalera iritsi zen, eta emandako ko garrantzia kritikatu nahi izanzuen «Luzitzeko egin dut makina bat saio, hau txapelketa bat da eta zer arraio!» aipatuta.Iparragirreren esanetan, beharrezkoak dira txapelketakbertsolaritza bultzatzeko, baina aide txarrak ere ikusten dizkio, «askok» utzi baitute bertsolaritza «txapelketengatik». «Bertsolaritza ikasi dutenek bertso osatuagoak egin ohi dituzte, sakontasun handira iristen dira, baina lehengoek beste grazia bat zutelakoan nago», nabarmendu du.Modalitaterik naturalena herriko festetakoa eta bertso afarietakoa déla dio Iparragirrek. «Jendeari grazia eragin eta ondo pasarazteko aproposa da. Bertsolariarentzat errazagoa da, eta entzuleari hurbiltasuna eskaintzen zaio. Harreman hobea sortzen da bien artean». Etorriko diren txapelketa berrien zain, plaza txikiko bertsoak izango dira aurtengo madalenetan, delà emakume bertsolariak omenduta, delà txosnetako giro pikaroan murgilduta.
Author
Author Email
Catalogue Url
Dataset Url
Metadata Updated
(not set)
Tags
Date Released
2014-07-22T00:00:00
Date Updated
Update Frequency
Organisation
Country
State
Platform
html
Language
es
Version
(not set)