European
Data Catalogues
Dataset

HTML

Sub menu


Jazarpenaren Narresian - Deusto Knowledge Hub Explorer

Dataset Profile

Odm ID
062d01b9-228b-3fcd-8d0f-0f94740444b3
Title
Jazarpenaren Narresian - Deusto Knowledge Hub Explorer
Notes
Jazarpenaren narresianLoreak eta kandelak, Jokin Zeberiok bere buruaz beste egin zuen lekuan, artxiboko irudi batean. j etxezarreta / efeGarikoHz Goikoetxeaspirala zen. Jazarpenaren espírala. Irainak, eta kolpeak, eta jipoiak, eta bazterketa. Espírala. Isiltasunaren espírala. Ikaskideek bazekiten zer gertatzen zen, zer jasaten ari zen, baina isilik zeuden. Espírala. Harresi baten oinetan apurtu zen espírala. Jokin Zeberio. Bihar beteko dira hamar urte bere burua Hondarribiko (Gipuzkoa) harresitik behera bota zuela. Begi bistan jarri zuen ehunka ikasleren sufrimendua, eta hezkuntza sistemak horri aurre egiteko zuen ezina, eta neurriak hartzeko beharra. Hamar urte. Eta salaketen jarioa etenik gabekoa da oraindik. Irailaren 21a «bihotzean markatutako eguna» da Anjeles Iztuetarentzat. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua zen. Ondo oroitzen du eguna. Gorpua agertu eta gutxira jakin zuen. «Autoan nindoala deitu zidaten, eta zuzenean joan nintzen Jokinen etxera». Hamar urte joan dira, baina ahots urduriarekin gogoratzen du. «Oso une gogorra izan zen. Jota zeuden. 15 urte egin beharreko seme bat galtzea era horretan...». Jazarpenaren susmoa berehala egin zuten. Aurreko bi egunetan ez zen ikastetxera joan Zeberio; amari aitortu zion jo egiten zutela. Zehazki zer gertatzen zen argitzea zuten, beraz, lehen lana. «Beroberoan, inkesta sekretu bat pasatu zitzaien ikasle guztiei. Eta egia esaten dute umeek». Dosier bat osatu zuten, eta auzitegira bidali. Hitza bete zuela nabarmendu du Iztuetak: «Sendiari agindu nion guztia egingo genuela gauzak argitzeko, eta azkar». Zortzi ikaskide seinalatu zituzten. Epaitu ere bai, eta zigortu. Ikasturtea amaitzerako eman zuten lehen epaia: Zeberiori eraso egitea egotzita, zaintzapeko askatasuna ezarri zieten. Helegiteak ere izan ziren, baina guztietan zigortu zituzten.Hedabideen epaiketaHorren aurretik, baina, epaiketa publikoa iritsi zen. Talaia ikastetxeko irakasleen jarduna auzitan jarri zuen Zeberioren familiak, ez zutelakoan behar bezala jokatu -auzia itxita, sendiak ez du gehiago adierazpenik egin nahi izan-. Iztueta sinetsita dago ikastetxeak egoki jokatu zuela. Bat dator Felix Etxeberria EHUko pedagogia katedraduna -kasua ikertzen aritu zen-: «Ardura hartu zuen: deiak, bilerak... Jazarpen kasu guztiak ez dira hala bukatzen. Ezusteko kate bat sortu zen kasu hartan».©Ezinegona sortu zuen jazarpena jasandako mutiko bat hórrela hiltzeak. «Zalaparta handla sortu zen, eta hedabide batzuek horikeriaz tratatu zuten gala», ohartarazi du Etxeberriak. El País egunkariko zuzendariaren iloba zen Zeberio. «Presio mediatiko handla zegoen». Kasu hura Euskal Herriko gatazkarekin ñola lotu zuten ere gogoan du EHUko irakasleak: «Esaten zuten egoera biolentoaren adlerazle zela. Aditu askoren iritziak zeuden prentsan: ikastetxea laxoa zela ikasleekin, erasotzaileen gurasoak ere bal...».Hedabideen presioa handla zela azaldu du Iztuetak ere: «Orriak eta orriak zeuden». Eskola zeukaten begitan, maisu-maistrak. «Irakasleek ere asko sufritu zuten. Laguntza behar izan zuten».Neurriak eskoletanIkastetxeak zenbateraino egin ote zezakeen galdetuta, aitorpen bat egin du Jaurlaritzako sailburu zenak: «Hezkuntza sistema ez zegoen prestatua. Protokolorik ez zegoen. Borondatez jokatzen zen jazarpenaren aurka». Zeberioren suizidloak izena eman zion izanari: bullying-a. Ezkutuan zegoena agerian jartzeko balio izan zuen. Iztueta: «Bagenekien bazegoela, gertatzen zela bullying-a, baina ez genekien zer neurritan gertatzen zen, ezta noraino zegoen tapatua ere». Etxeberriak nabarmendu du ordurako abian zeudela bizikidetzarako planak zenbait ikastetxetan, eta horien barruan ari zirela jazarpenaren gala lantzen. Pauso asko falta ziren, ordea.Eskolako jazarpenaJokin Zeberioren kasuaMugimendua eragin zuen kasu hark. Hezkuntza Sailak protokolo bat egin zuen jazarpen kasuetan nola jokatu zehazteko, eta inkesta bat ere egin zuten ikastetxeetan, bullying-a noraino hedatua zegoen jakiteko. Emaitza: DBHko estudianteen artean -12-16 urte-,«Hezkuntza sistema ez zegoen prestatua. Protokolorik ez zegoen. Borondatez jokatzen zen jazarpenaren aurka»Anjeles IztuetaJaurlaritzako Hezkuntza sailburu ohia«Biktimak indartu behar dira, defenditzen irakatsi. Irakasleek jakiten dute nor izan daitekeen biktima»Felix EtxeberriaEHUko pedagogía katedraduna%3,7k aitortu zuten tratu txarrak jasaten zituztela eskolan: ostikadak, mehatxuak, lapurretak... Zeberio hil eta aste gutxira egin zuten ikerketa. Lehen Hezkuntzan egin zuten gero: %5,8 ikaslek aitortu zuten jazarri egiten zietela.KRONOLOGIAHona Jokin Zeberioren kasuko pasarterik esanguratsuenak. Sententziek frogatutzat jotako pasarteak dira honako hauek.Erasoak2003ko ¡rallaren 15a. Tripako arazoak izan zituen, eta gelan kaka egin zuen Zeberiok, nahi gäbe. Ikaskideak irainka aritu zitzaizkion asteetan. Ikasketaburua tartean sartzean isildu ziren. 2004ko abuztua. Udalekuetan haxixa erretzen harrapatu zituzten Zeberio eta hiru ikaskide. Begiraleek eskutitz baña bidali zieten gurasoei. Zeberiorenei soilik iritsi zitzaien ¿ez heltzea lortu zuten besteek¿. Zeberioren gurasoek gainerakoei deitu zieten, zer gertatu zen argitzeko. Ikaskideek salataritzat jo zuten. 2004ko ¡rallaren 6a. Hondarribiko jaiak. Kuadrillako afarira ez zuten gonbidatu Zeberio. Hilaren 8an, alardean, ikaskide batek jo egin zuen jendaurrean. 2004ko ¡railaren 13a. Eskolako lehen eguna. Behin eta berriro iraindu eta jo zuten Zeberio. Gelako atea zaindu zuten bi ikaskidek, irakaslerik ez zetorrela ziurtatzeko, eta, bitartean, beste batzuek jo egin zuten. Berdin segitu zuten hurrengo egunean. 2004ko ¡railaren 15a. Komuneko paperez bete zuten ikasgela, tripako arazoa izan zuela urteurrena zela eta. Irakasle batek kargu hartu zien, eta ikaskide batzuek erantzun zioten Zeberiok jarri zituela paper haiek guztiak ikasgelan. Biltzeko agindu zien hark Zeberiori eta harén alboan zeudenei. Hurrengo bi egunetan ez zen eskolara Joan Zeberio. 2004ko ¡railaren 17a. Gurasoei hots egin zien ikasketaburuak,ÖPsemea ez zelako joaten; haiek ez zekiten ezer, eskolako orduetan ikusten baitzuten semea etxetik irteten eta bueltatzen. Amak behin eta berriz galdetu ondoren, aitortu zion jo egiten zutela, eta horregatik ez zela joaten. 2004ko ¡railaren 20a. Ikasketaburuak eta orientatzaileak Zeberioren zazpi ikaskiderekin hitz egin zuten ¿gazteak eman zizkion izenak amari¿; aitortu zuten eraso egin ziotela. Biharamunean bilera egitekotan geratu ziren ikasketaburua, eta Zeberioren eta erasotzaileen gurasoak. Batzar aurretik, Zeberiok zeuzkan ubelduak ikustekotan geratu zen ikasketaburua.Suizidioa2004ko ¡railaren 21a. Ikasketaburuari hots egin zion Zeberioren amak 08:00etan, gaztetxoa falta zelako larrituta. Arratsaldean bilera egin zuten eskolan, aurrez hitzartu bezala. Zeberioren arrastorik ez zen. 18:50ean aurkitu zuten hilotza, Hondarribiko harresiaren oinetan. 07:00ak aidera hila zen, bere burua harresitik behera botata. Autopsiak baieztatu zuen kolpe ugari jaso zituela hil aurreko egunetan.Auzibidea2004ko ¡railaren 22a. Zeberiori eraso egin ziotelakoan, zortzi ikaskide ikastetxetik kanporatu zituzten. Behin-behineko neurri modura, eskolak aparte ematea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak.2005eko maiatzaren 13a.Adingabeen auzitegiaren epaia zortzi akusatuen aurka: zaintzapeko askatasuna hemezortzi hilabetez. Osotasun moralaren aurkako delitua egotzi zien auzitegiak ¿suizidiora bultzatzea ere salatu zuen familiak, baina epaileak ez zuen aintzat hartu¿. 2005eko uztailaren 19a. Zigorrak aldatu zituen Gipuzkoako Auzitegiak: zazpi akusaturi bi urteko itxialdia ezarri zien, eta zortzigarrenari, hiru asteburukoa. Adingabeen auzitegiak, ordea, uko egin zion zazpi gazteak adingabeen zentro bâtera sartzeari, haientzat kaltegarria zela iritzita. Horrenbestez, zigorra etxean betetzeko agindu zuen. 2011ko otsailaren 10a. Zeberioren gurasoek hasieratik salatu zuten ikastetxeak ere bazeukala ardura, ez zuela egoki jardun. Ez zuten lortu zigortzerik, nolanahi ere. EAEko Justizia Auzitegi Nagusian egin zuten azken ahalegina, baina ezezkoa eman zieten epaileek, egoki jardun zutelakoan irakasleek. Zazpi erasotzaileren gurasoak zigortu zituen auzitegiak: bakoitzak 10.000 euro pagatu behar izan zizkion Zeberioren sendiari. Helegiterik ez zuen jarri inork, eta horrekin amaitu zen auzibidea.Heriotza salatzeko, manifestazioa egin zuten Hondarríbian. jon urbe / argazki pressZurrunbiloa sortu zen: Hezkuntza Sailak 50 espediente inguru ireki zituen ikasturte hartan, eta zuzenean auzitegietara heldu ziren salaketa gehiago. Alarma, Etxeberriaren hitzetan: «Beldur izugarria sortu zen. Hipersentsibilizazioa ere gertatu zen gizartean». Asaldazioarekin bâtera, hala ere, pausoak etorri ziren: Jaurlaritzak buzoi bat eta telefono bat jarri zituen ikasleen esku, bizikidetza planak indartu zituzten, ikerketa gehiago egiten hasi ziren...Ziberbullying-ari begiraEta egiten dltuzte oraindik. ISEI Irakats Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak 2012an kaleratu zuen azken txostena. Emaitza: Lehen Hezkuntzan %21ek aitortu zuten jazarpena jasan izana; DBHn, %14,6k. Horrelako ikerketak egiten hasi zirenetik jasotako zenbaki handlenak dira. Jazarpena badago oraindik, hortaz. Diferentzia batekin, Iztuetaren ustez: «Kontzientzia handiagoa dago orain». Alderaketa egin du genero indarkeriarekin, urratsak egin behar direla nabarmentzeko.Etenik gabekoa da jazarpena, baina azkar aldatzen ari da. Interneten bidezkoa asko zabaldu déla azaldu du Etxeberriak. «Duela hamar urte ez zen nabarmena, baina pisu handla du orain». Ordenagailua eta sakelako telefonoa dira jazarpenerako bide gero eta ohikoagoak. «Krudelkeriak aurrera egin du: irudiak grabatzen dituzte, zabaldu, denek ikusteko nahi beste aldlz... Gogorra». Beste bi jazarpen klase ere ugaritzen ari direla ohartarazi du irakasleak: homofoboa eta etorkinen aurkakoa. ISEIren ikerketak agertu du ikasle immigranteek gehiagotan pairatzen dutela bullying-à: Lehen Hezkuntzan, %27,6k aitortu dute (bertakoetan %21 dira), eta DBHn, %17,7k (bertakoen %14,6k).Prebentzioa ezinbestekoa da, baina hori ñola egin, ikuspegia aldatu behar ote den iradoki du irakasleak: «Biktimak indartu egin behar dira. Defenditzen irakatsi behar zaie. Azkenean, irakasleek jakiten dute nor izan daitekeen biktima». Maiz, ordea, maisumaistrek ez dituzte erasoak ikusten; Zeberioren kasuan hala gertatu zen. «Baina badakite ikasgelan egon daitezkeela erasotzaileak eta biktimak. Baleude bezala jardun behar da: balizko erasotzaileekin, ez dezaten eraso egin; balizko ikusleekin, isilik gera ez daitezen». Eta batez ere jazarpenaren biktimekin. «Zeberioren kasutik hori ikasi behar dugu: biktimak jakin behar du zer tresna dituen erasoei aurre egiteko».
Author
Garikohz Goikoetxea
Author Email
Catalogue Url
Dataset Url
Metadata Updated
(not set)
Tags
Date Released
2014-09-20T00:00:00
Date Updated
Update Frequency
Organisation
Country
State
Platform
html
Language
es
Version
(not set)