European
Data Catalogues
Dataset

HTML

Sub menu


Augustin Zubikarai, Euskal Idazle Oparoa i - Deusto Knowledge Hub Explorer

Dataset Profile

Odm ID
4e54579e-c5e2-36a2-93c3-1da13a053090
Title
Augustin Zubikarai, Euskal Idazle Oparoa i - Deusto Knowledge Hub Explorer
Notes
yAugustin Zubikarai idazle ondarroarraren jaiotzaren ehunurte betetzen dira azaroaren San. Hainbatkomunikabidetarako idazteaz gain, literaturan ere lanoparoa utzi zuen, euskera beti ardatz zuelarikAdolfo Arejitaren erreportajeaAugustinZubikarai, euskalidazle oparoaAugustin Zubikarai, Gernikako Arbolaren aurrean.EHUN urte aurtengo azaroaren 3an Augustin Zubikarai Bedialauneta euskal idazlea jaio zela. Europako lehen gerratearen urte zorigaiztoko horretan jaio zen, handik 22-23 urtera berriro ere gerra deia eta gorriak ikusi behar izateko. Mendeurrena, beste urteurren batzuk bezala, aitzakia edo zio paregabea izan ohi da, gertaera historiko jakinen edo meritu handiko jendearen oroitza egiteko edota gogoeta edo ikerketa. Gure kasuan, euskal literaturaren aide, eta hizkuntzaren edo herri jakintzaren aide, ahalegin aparta egin zuen Augustin Zubikarai (1914-2004) idazlearena. Euskal idazle eta euskal kultura eragile legez bere bizi luzean etengabe egin zuen Ian handia da gorazarre honen arrazoi, nahiz beste hainbat ertzetatik ere omengarri den gure gizona. Baina beste jardunbide guztiak gorabehera, beronen idazle ekimena ageri zaigu gailen bere bizitza osoan.Gaztetxoa zela, hemeretzi urte oraindik egiteko, hasi zen bere lantxoak aldizkarietara bidaltzen. Orduko aldizkari batzuetan, Ekin, Euzkadi, Euzko, Gudari, Argian, idazlan batzuk argitaratua zen jada gudu aurretik, eta orduxetik erakutsi zuen antzerkirako zaletasuna eta dohaina. EuzJcad/egunkarian hiru atera zituen eta eurotan ezagutzera eman bizi guztian hur-hurreko izan zituen gai bi: abertzaletasuna (Aberrijagaz bizi) eta itsas mundua (Itxas lapurrak). Gudu aurrean antzerkigintzak giroa aide zuen; urte oparoak suertatu ziren ordukoak genero horrentzat. Baina gerraoste ilun lanbrotsuan ere genero hauxe izan zen argiune zipriztinak goizen ezagutu zituena, eta Zubikarairen kasuan berariaz: 1945ean Itxasora izeneko lana saritu zioten Biarritzen, baina ospea gerotxoago datorkio: 1956ean Seaska inguruan Gabon giroko antzerkia saritu eta Ondarroan antzezteaz plazaratuko da idazlearen zaletasun handienetariko baL Ordutik aurrera, batez ere hurrengo hamar-hamabost urteetan antzerkigintzari gogotik ekin zion, idazteari eta taularatzeari. Beraren lane-IAugustin Zubikarai, Eusebio Erkiaga eta Iñaki Eizmendi, Basarri, hirurak gerra denboran Eguna egunkarian jardundako kazetariak, Elorrioko plazan.tarik gizartean ezagun egin zirenen artean Kresaletan dugu aipagarriena, Domingo Agirreren eleberri ezaguna antzerkirako taxutuz, G. Solabarrietaren doinuaz. Hainbeste emanaldi egin ziren antzezlan honenak, Donostian eta Bilbon besteak beste. Egan aldizkariak paper garrantzitsua jokatu zuen gerraosteko urte latzetan, Zubikarairen antzerkia argitaratu eta ezagun bihur zedin, beste idazle askorenetan bezala. Liburu gisa, bildumetan, aldizkarietan ere atera ziren beste asko, eta argitaratu barik ere hainbat geratu dira. Etengabeko jarduna izan du Zubikaraik antzezlan-idaztea: 60ko hamarkadan oparoa, baina 80koan ere hainbat ondu zituen eta hainbat Ian sarituak ere gertatu ziren. Hurreko laguntzaile eta jarraitzaile bat ere izan zuen genero honetan, antzerkiari segida emango ziona: Jose Antonio Arkotxa mutrikuarra.KAZETAGINTZA Idazle legez, kazetaritza dugu Augustinek ia bere bizi osoan landu izan zuen generoa; gaztetan lanbidez eta sasoi helduan zale-Augustin Zubikaraik bizkaieraz idatzi zuen ia guztiajotsa eta ikara barik, baina gipuzkeratik erraz aditzeko moduantasunez eta jitez. 1933an bertan Zornotzan Jaungoiko-Zale-k argitaratzen zuen Ekin-en kolaboratu zuen, eta bertan lanean hasteko ere izan zen, gaisoaldi batek galarazi ez balio. 1937an hasiko zen buru-belarri kazetagintzan. Guduak eztanda egin zuenean eta Iparraldetik itsasontziz beste ondarroar batzuekin Bilbora heldu zenean, eta Euzko Gudarostearen zerbitzutan jartzeko aurkeztu zenean, kazetari-lana egotzi zioten agintariek gudu zerbitzurako, Esteban Urkiaga Lauaxeta-ren bitartekotzaz. Artean ezagunak ez ezik, lagunak ere baziren, literaturari eskerrak, Euzkadi egunkaria tarteko. Lumaz Ian egingo zuen, iskiluekin barik. Hor garatuko du bere biziko idazle alderdi sendoenetarikoa. 193 Ao urtearekin bâtera Eguna egunkaria abian jartzen delarik, idazkaritza-buru ardura hartuko du eta horretan jardungo du Bilbo jausi arte. Kazetari senak bere bizi osoan lagundu zion Augustini, eta gerraosteko etenaldia gorabehera, ahal izan zuenean berriro heldu zion kazetarilanari, ez lanbidez, gerratean bezala, baina bai kolaboratzaile gisa hainbat aldizkari eta egunkaritan. Egunkarietan, Donostiako Diario Vasco-n apur bat, baina 1977an DEIA egunkaria sortzen delarik, egunkari honetan aterako ditu aldian aldian bere zutabeak Zutabeetan agerturiko idazlan laburrok, guztiok bildurik, liburu gisa ate-ra zituen geroago: Sits eta bits (1995) eta 333 oroipen eta ikuspegi (1994). Geure iritziz Zubikarairen lan-ildorik bikainenetarikoa idazle gisa. Irratiz ere lankide fina izan zen, batean herrikronikak, besteak efemerideak, bestean bestelako gaiak. Ondarroako kro nikak astero bidaltzen zituen zintzo Bilbo Herri Irratiaren FMko euskal irratsaioetara 70-80 urteetan. Zubikaraik onduak ziren, urteko egun jakin batez historian zehar zer gertatu zen gogoratzen zuten efemerideak ere.Narrazio generoan, laburretatik abiatu zen, eleberri tankerako genero luzeagoetara jotzeko. Nolanahi ere neurri laburreko kontaera, kronika eta bestelako idatzietan erosoago sentitzen zen gure idazlea, narratiba luzean baino. Kontaerak, narrazio luzeak bezala, dialogo askokoak eta esaldi laburrekoak. Antzerkian ohi zuen jokabidetik ez urrun. Hirurogeitaka urteetan landu zuen kontaera laburra apur bat, Gorri eta txingar, Gantzeruak izan dira eta beste titulu batzuekin, 80ko hamarkadan bilduma liburu birekin osatzeko: Esan eta esango eta Peru eta Maria gureakNobelagintzan 80ko hamarkadan barrena abiatu zen gehienbaL Aitzindari itzaltsua zuen Ondarroatik irten barik XX. mende hasieran: Domingo Agirre apaiza. Baina Augustin, apaiztegi giroan berdingotan ikasia bazen ere -Saturrarango Seminarioan bost urte eta Gasteizkoan urtebete, etxetik ikasita, euskaltzaletu eta idazten zaletu bai egingo zen hor, baina Don Domingoren erretorikarik ez harén diskurtsorako joerarik ez zitzaion itsatsi. Guztiz bestelakoa da nolanahi ere Zubikarairen narratiba. Bestelakoa, baita ere, bere belaunaldiko eta adiskide izan zuen Eusebio Erkiagarenaren ondoan. Eusebio aspaldi sartua zen genero hori lantzen; Zubikarairen plazaratzea, aldiz, beranduan gertatzen da, Bale denporak (1978) lanarekin, antzerki zikloari segida eman nahi balio bezala. Ziurrenik, bizkaierazko literaturak genero horretan ageri zuen hutsune nabarmena bete guran sartu zen gure idazlea genero horretan. Aipatu obraren jarraian Anton Guzurretxe eta beste batzuk etorriko dira, Zaldupeko txiídena-rekin (1991) zarratuko den zikloan. Idazlearen balioetariko bat, antzerkietako berbera: herriko gizartearen eta jendearen ispilu errealista eskaintzean datza, erraz tartekatzen dituela herri jakintzako edukiak, ustekizunak, esamoldeak eta herrimEguna egunkarian lan egin zutenei Elorrion eskaini zitzaien omenaldian. Udaletxeko balkoian, Ardanza lehendakariarekin bâtera, besteak beste, Alejandro Mendizabal eta emaztea, Juan San Martin, Iñaki Eizmendi, Basarri; Eusebio Erkiaga, Jesus Insausti, Uzturre, eta Augustin Zubikarai.literaturakotzat joko genituzkeen hainbat esaera eta antzeko. Deskripzioetan asti gutxi gastatzen du. Pasadizoak eta gertaerak labur eta bizkor kontatzen ditu. Eta beti ere elkarrizketa bizkorrez beterik bere eleberriak. Itzulpen saio bat edo beste ere egina da literatura alorrean, berariaz Lugoko ipuin errikoiak (1986) liburuaz. Herri ipuinak galizieratik euskaraturik, eskola mundurako irakurgai egokia eskaintzeko usteaz eginiko saioa. Ez da harritzekoa, ipuin generoa hautatu izana ere literatura barruti zabaletik. Ez bakarrik helburu didaktikoak bultz eginik. Herri literatura begiko zuen, eta herri ipuinak halabeharrez.HERRI-HIZKERA Herri monografiak izan ziren bere beste arlo kutunetariko bat, eta bere liburuen zerrendan Lea eta Artibai ibarretako herrienak dira ia denak, baina Motriku, Ea eta Natxitura arte hedatzen du bere eremua. Idazlearen kazetari joeraren agerralditzat jo daitezke monografiok. Historia, etnografia, arte edo darabilen beste edozein gaitan bezala, erreportaje egokiak egitea du idazleak helburu, ez ikertzaile papera hartzea. Herri batekoentzat bere-bere duten kronika baten bidez bertako jendea euskaraz irakurtzeko egarriz ipintzea; zabalkunde bidez euskaltzaletasunaLabayru Ikastegiko zuzendaria da. Horrez gain, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta euskaltzain osoa da. Gazte-gaztetatik izan ditu euskal hizkuntza eta literatura langai jardunbide profesionalean nahiz hain bakoan. Labayru Ikastegiaren barruan Bizkaiko euskal idazleen lanak berreskuratzen aparteko ekarpena egin izan dau. Augustin Zubikaraigaz hartu-emon pertsonala eduki eban hainbat urtetan eta gorazarre honetan Zubikarai pertsona eta idazlea gure memoria kolektibora ekartzeko ahalegina dago.biztea. Herri-hizkera biltzen egin zuen ahalegina da idazlearen beste alderdi meritugarrietarik bat. Itxas-aize. Esaldi eta iztegi antzerakoa (1989) dugu bere Ondarroako hizketaren bitxitasunak biltzeko egin zuen lanik aipagarriena, baina ez bakarra. Jaioterriko berba, esamolde eta beste baliabide askoren testigantzak bere liburu askotan antzeman daitezke, baina era sistematikoenean liburu honexetan. Hitzak, lokuzioak eta errefrauak atal berean biltzen ditu, atzeko eranskin bitan aparteko lokuzioak eta arrain izenak dakartzala. Bildumako hitz eta esapide askotan argibideak eta zehaztasun egokiak gehitzen ditu, urrunagotik begiratzen duenari edo lexikografoari argigarri gertatzen zaizkionak.Herri kantuen biltzaile gisa ere erakutsi zuen burua. Hor-hemen idatzietan barreiaturik dituen bertso edo kantu atalez gainera, beren beregi aipatzea merezi du Ondarru kantu, otoi, orru... bildumak (1984), Ondarroako Kultur Etxeak argitaratua. Augustinek ekimen trinko eta sendoa burutu zuen kultura-etxe honen bidez jaioterriko hizkuntza, literatura eta herri jakintza bultzatzen, batean literatura lehiaketak, bestean hitzaldiak eratuz, aldizkaria eta hainbat liburu edo liburuxka argitaratuz. Ahalegin horren emaitza ugarien artean, aipa-tzekoak dira Banaka biñaka (1985) edo Barre eta irri (1988), adibide modura. Augustin Zubikarairen emaitza idatzia bere osoan ikusita, ondorio batzuk atera daitezke. Ugaritasuna, lehenik. Lan asko eta askotarikoak idatzi zituen; luze eta labur bâtera joz gero, neurri eskerga hartzen dutenak. Bere produkzio idatzia argitara emateko ipini zuen kemena eta ahalegina ez ziren izan makalak, batez ere zailtasun handiko urteak zirelako argitaratzeko; gaurkoak baino agian zailagoak. Egia da Augustinek horretarako irtenbide bat bilatu zuela lehiaketetan. Bere produkzio literarioaren zati handi bat lehiaketetara aurkeztu zuen eta sarituak gertatu horietarik hainbat. Argitalbidea horrek errazten zion askotan. Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa ere espresuki aipatzekoa da liburu batzuei dagokienez. Idazlearen hizkera déla eta, herri joerako idazlea déla eta herri hizkeraren lekuko bikaina dugula baiezta daiteke, huts handi barik. Erraz idazten duen idazlea izanik, gehiago jaramoten dio gauzak zuzen, labur eta erraz esateari, bitxitasunen bila ibili barik.BIZKAIERA ETA GIPUZKERA Euskara moduari dagokionez, bizkaieraz idatzi zuen ia guztia, baina gipuzkeratik erraz aditzeko moduan. Horretan ez zuen jokatu eredu bikoiztasunaz, Azkuek, Akesolok, Erkiagak eta beste bizkaitar batzuek egiten zuten bezala, behin bizkaieraz, behin gipuzkeraz. Bere bizkaiera herrikoi horri eutsi zion, lotsa eta ikara barik, baina gipuzkeratik hurbil egiten den erregistro bat erabiliz. Eta jokabide hori hasiera bertatik izan zuen. Sarritan entzun nion esaten, Eguna atera zutenean, aranatarren estiloa baztertzera egin zutela eta gipuzkoarrek ere erraz ulertuko zuten bizkaiera malguago bat egiten saiatu zirela. Augustinen hizkuntz jokabidea ez dago beraren aurreko belaunaldiak, Azkuek eta Agirrek urratu zuten eredutik urrun, nahiz praktikan bere diferentziak eta joera partikularrak zaindu bere idazle ibilbidean.Zubikarai, jaiotza-mendeurren honetan, esker onez eta merezi duen heinean omendu beharreko idazlea dugu. Obra jakin bategatik baino gehiago, obra osoagatik, ibilbide luze eta oparoagatik, bere lan etengabe eta emankorragatik. Arrazoiz esan daiteke bera déla eta, zuek izan zinetelako gara, zuen belaunaldiaren ekinari esker gaude gauden lekuan. ¿r ïïi7iADOLFO AREJITA
Author
Adolfo Arejitaren Erreportajea
Author Email
Catalogue Url
Dataset Url
Metadata Updated
(not set)
Tags
Date Released
2014-01-11T00:00:00
Date Updated
Update Frequency
Organisation
Country
State
Platform
html
Language
es
Version
(not set)