European
Data Catalogues
Dataset

HTML

Sub menu


Rodolfo Martin Villa. Trantsizioko Borra - Deusto Knowledge Hub Explorer

Dataset Profile

Odm ID
957bb9f4-d8b3-3c03-a0ad-813b549c8852
Title
Rodolfo Martin Villa. Trantsizioko Borra - Deusto Knowledge Hub Explorer
Notes
Rodolfo Martin Villa. Trantsizioko borraFrancorekin kargu garrantzitsuak bete zituen Martin Vülak, tartean Sindikatu Bertikaleko idazkari nagusiarena. 1976an, Gasteizen bost langue hil zituztenean, Sindikatuen Harremanetako ministro zen.1964ra Espainiako Unibertsitate Sindikatuko buru izan zen. Pren tsa eta arte graflkoen sindikatuko presidente ere izan zen-zentsura ezartzeaz arduratzen zena-. 1965ean sindikatuen lurralde ordezkari karguan jarri zuten, Bartzelonan. Handik urte bâtera, Industria Ministerioko oihal industrien zuzendari nagusi bilakatu zen. 1969an, Sindikatu Bertikale ko idazkari nagusi izendatu zuten; frankismoan, 1940tikl976ra, huraxe izan zen legezko sindikatu bakarra. Franco hil aurretik, 1974an, Bartzelonan gobernadore zibil eta mugimendu frankistako buru izan zen. Eta, Carlos Arias Navarroren agindupean, Sindikatuen Harremanetako ministro izan zen, 1975eko abendutik 1976ko uztailera. Falangen, UCDn eta PPn Gobernazio edo Barne ministro zela, 1977an, Espainiako Polizia 788 manifestaziotan oldartu zitzaien herritarrei. Manifestazio guztiak kontuan hartuta, lautik hirutan. Urte hartako urtarrilaren 24an bost abokatu hil zituzten tiroz Madrilen -Fernando Lerdo de Tejada akusatuetako bati asteburuko baimena eman zion epaileak, eta ordutik desagertuta dago-. Egun berean hil zuen Poliziak Mariluz Najera ikaslea.1976ko martxoaren 3an Poliziak Gasteizen egindako sarraskiaren harira, hauxe esan zuen iaz Catalunya Radion: «Gobernu guztiekin, ezkerrekoak ala eskuinekoak, liskarrak izan dira manifestazioetan, Gasteizen izan zirenen oso antzekoak». Garai hartan atxilotutako asko, bestalde, Roberto Conesa poliziaren eskuetatik pasatu ziren. Frankismoan erabilitako tortura praktika basatiengatik ezaguna zen Conesa.Martin Villaren konfiantzazko gizona, 1976tik 1979ra.Falange Española Tradicionalista y de las Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalista alderdiko buru garrantzitsua izan ostean, trantsizio poütikoan UCD alderdira pasatu zen Martin Villa. Boterean mantendu zuten beste hiru urtez. 1980ko irailean Lurralde Administrazioko ministro izendatu zuen Adolfo Suarezek. Eta, 1981eko otsaileko estatu-kolpe saioaren ostean, postu berean mantendu zuen Leopoldo CalvoSotelok. Urte hartan, abenduan, presidenteorde izendatu zuten; karguan izan zen 1982ko uztailera arte. UCD deseginda, lehenbizi Osear Alzagaren Alderdi Demokrata Popularrean sartu zen, baina, handik gutxira, PPra iritsi zen. Alderdi horretako diputatu izan zen Espainiako Kongresuan, 1989tikl997ra.Diputatu izateari utzi bezain laster, Endesa enpresako presidente bihurtu zen Martin Villa. Haren agindupean pribatizatu zuten enpresa. 2002an Manuel Pizarrori utzi zion lekua, baina Endesa fundazioko presidente gisa jarraitu zuen. 2004tik 2010era, bestalde, Sogecable ikus-entzunezko enpresako presidentea izan zen -2006tik Prisak izan du akzioen kontrola, aurten Telefonicari saldu dioten arte-.Sareb Espainiako banku txarreko kontseilari izendatu zuten iazko udaberrian. Politikak emandakoekin ez ezik, Endesan eta Sogecablen irabazitako diruarekin oparotasunean gozatzen ari da zahartzaroa. Iazko abenduan esan zuenez, «oso lasai» dago. Frankismoaren aurkako kereilaz adierazitakoa da horren argigarri: «Ez dit loa kendu ezta minutu batean ere».AUZIPETUAKHogei pertsona atxilotzeko agindua eman du Maria Servinik, Argentinan frankismoko krimenen aurkako kereila hartu duen epaileak. Hona hemen auzipetuen zerrenda eta bakoitzari leporatu dizkion delituak:Rodolfo Martin Villa. Sindikatuen Harremanetako ministro izandakoa. 1976ko martxoaren 3an Gasteizen langileen aurka izandako errepresioaren erantzukizuna egotzi dio.Alfonso Osorio Garcia. Presidentetza ministro izandakoa. 1976ko martxoaren 3ko Gasteizko hilketen erantzukizuna egotzi dio. Jesus Quintana Saracibar. Gasteizko poliziaburu izandakoa.1976ko martxoaren 3ko hilketetan San Frantzisko Asiskoa elizan gertatuaren erantzukizuna egotzi dio. Antonio Carro Martinez. Presidentetza ministro izandakoa. 1975ean Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi Etxeberria fusilatuta hiltzeko zigorra baliozkotzea egotzi dio, baita 1974an Salvador Puig Antichen heriotza kondena baliozkotzea ere.Jose Maria Sanchez-Ventura Pascual. Justizia ministro izandakoa. 1975ean Txiki eta Otaegiren heriotza zigorrak sinatzea egotzi dio. Fernando Suarez Gonzalez. Gobernuko hirugarren presidenteorde izandakoa. 1975ean Txiki eta Otaegiren heriotza zigorrak baliozkotzea egotzi dio. Jesus Cejas Mohedano. Arma-dako talde juridikoko kapitain izandakoa. 1975ean Txiki eta Otaegi epaitu zituen gerra kontseiluan parte hartzea eta heriotza zigorrak baliozkotzea egotzi dio. Felix Criado Sanz. Bilboko poliziaburu izandakoa. Jon Etxabek salatutako torturetan ¿1969an Zamorako kartzelan¿ parte hartzea egotzi dio.Antonio Troncoso de Castro.Armadako talde juridikoko koronel izandakoa. 1970ean Burgosko prozesuko gerra kontseiluan ¿eta beste askotan¿ parte hartzea egotzi dio.Jose Utrera Molina. Falangeko idazkari nagusi gisa Ministroen Kontseiluko kide izandakoa ¿orain gutxi arte Justizia ministro izandako Alberto Ruiz Gallardo-nen aitaginarreba izateagatik nabarmendu da egunotan¿. 1974an Salvador Puig Antichen heriotza zigorra baliozkotzea egotzi dio. Carlos Rey Gonzalez. Armadako talde juridikoko kapitain izandakoa. 1974an Salvador Puig Antich epaitu zuen gerra kontseiluan parte hartzea egotzi dio. Licino de la Fuente. Lan ministro izandakoa. Puig Antichen heriotza zigorra baliozkotzea egotzi dio. Antonio Barrera de Irimo. Gobernuko presidenteorde izandakoa ¿Deustuko Unibertsitateko irakasle ere jardun zen¿. Puig Antichen heriotza zigorra baliozkotzea egotzi dio.Benjamin Solsona Cortes. Polizia izandakoa. 1971n torturetan parte hartzea egotzi dio.Jesus Gonzalez Reglero. Poliziaizandakoa ¿jardunean da oraindik¿. 1975ean torturetan parte hartzea egotzi dio. Ricardo Algar Barron. Polizia izandakoa. Torturetan parte hartzea egotzi dio.Pascual Honrado de la Fuente.Polizia izandakoa. Torturetan parte hartzea egotzi dio. Jesus Martinez Torres. Polizia izandakoa. Torturetan parte hartzea egotzi dio.Atilano del Valle Oter. Polizia izana. 1971n atxilotu bat tirokatzea eta leihotik botatzea egotzi dio.Abelardo Garcia Balaguer.Ginekologoa izandakoa. 1967an haur jaioberri baten lapurretan parte hartzea egotzi dio.
Author
Urtzi Urkizu
Author Email
Catalogue Url
Dataset Url
Metadata Updated
(not set)
Tags
Date Released
2014-02-11T00:00:00
Date Updated
Update Frequency
Organisation
Country
State
Platform
html
Language
es
Version
(not set)