European
Data Catalogues
Dataset

HTML

Sub menu


áhozkotasunak Mantentzen Ditu Bldrik Hizkiintzak^ori Gabe Hflak Dira - Deusto Knowledge Hub Explorer

Dataset Profile

Odm ID
48543599-5539-3160-9baf-a8968d056ec1
Title
áhozkotasunak Mantentzen Ditu Bldrik Hizkiintzak^ori Gabe Hflak Dira - Deusto Knowledge Hub Explorer
Notes
Áhozkotasunak mantentzen ditu bLdrik hizkiintzakori gabe hflak diraMarkina-Xemeinen ospatuko da gaur Jabier Kaltzakorta euskaltzain oso izendatuko duen sarrera-ekitaldi ofizialaLeyre EguskizaBILBO ¿Lengoaiarik perfektuenetarikoa da sortzez euskara, bere indarragatik, hitzen egituragatik, laburtasunagatik eta mintzaeran duen ausardiagatik miresgarria. Hitz eder hauexek erabili zituen Guillermo von Humboldt pentsalari eta hizkuntzalari alemaniarrak bere bidaietan ezagututako euskararen inguruan eraiki zuen irudia gorpuzteko.1799. urtean, Prusiako Tegel Jauregia utzi eta lehen aldiz zeharkatu zuen Euskal Herria, Madrilera bidean. Lehen bidaia horretan piztutako jakinmina ase nahian, arestian ezagututako lurralde horietara bueltatu nahi izan zuen 1801ean, euskal lurretara. Parisetik Baionara iritsi zen, eta apurka-apurka herriz herri ibili zen Euskal Herrian zehar, euskararen ahots biziarekin gozatu nahian: Donibane Lohizune, Donostia, Zarautz, Getaria, Ondarroa, Markina...Markinan, preseski, ezagutu zuen Humboldtek Juan Antonio Moguel, gerora ¿Bizkaiko hizkuntzalaririk adituenetarikoa gisa definituko zuena. Eta Markinan bertan uztartuko ditu gaur eguerdian Jabier Kaltzakorta euskaltzain osoak (Markina, 1961) Mogel, Humboldt, hären Euskal Herrirako bidaiak eta euskara bere Ahozko literatura hizpide Euskaltzaindiako sarrera-ekitaldiko hitzaldian.¿Ni markinarra naiz eta Humboldt hantxe batu zen Mogelekin. Bere solasaldietan jorratu zituzten gaiak, partekatu zituzten ideiak... horretan ahozkotasunak garrantzi handia izan zuen, azaltzen du Euskaltzaindiako Herri Literatura Batzordeko kideak, aldi berean, Humboldten izaera ¿erromantikoa azpimarratzen duela. ¿Ahozko generoak -kantuak, herri-ipuinak edo esaeraknabarmen hartzen zituen aintzat berak, eta horregatik erabaki dut ñire sarrera-hitzaldia horretara bideratzea, dio Kaltzakortak. Erdi barrezka aitortzen du euskaltzain berriari domina eta diploma eman aurretik eskaini behar duen berbaldi horretarako 70 orrialdeko testu luzea prestatu zuela hasieran, baina dexente laburtzea erabaki du, ¿jendaurrean ez baita inoiz hitzaldi luzerik egin behar.Euskal Filologian lizentziaduna, ahozkotasuna funtsezkoa deia adierazi du zenbaitetan Deustuko Unibertsitateko irakaslea ere den Kaltzakortak, eta ahozkotasunaren zein herri literaturaren unibertsoa aztertzera bideratu du bere jarduera. ¿Hizkuntza guztiak dira ahozkoak, eta ahozkoak diren neurrian daude bizirik. Beraz, ahozkotasun hori gäbe hilda daude, argudiatzen du euskaltzainak, latinaren pareko adi-Iazko uztailaren 19an izendatu zuten euskaltzain oso, baina gaurkoan bere sorterriak hartuko du ekitaldi ofiziala. Argazkia: deiabideak gogora ekarriz: ¿Bakar batzuek baino ez dituzte hitz egiten horrelako hizkuntzak, eta jada ez dira ahozkoak, bakarrik liburuetan aurki ditzakegu. Parean jartzen ditu berak literatura idatzia eta ahozko literatura ¿hizkuntza biziak deritzenen kasuan, ¿biak, idatzia dena eta ahoz esaten dena, baitira ezinbestekoak.Horrekin bat eginez, gaur egun ahozkotasuna gero eta garrantzitsuagoa déla usté du, ¿leku askotan transmisio-katea eten egin delako. ¿Toki batzuetan hizkuntza galtzeaz gain, askotan ez dakigu gure arbasoek zer kantu kantatzen zituzten edo zer istorio kontatzen zuten, edo pieza horietako bakan batzuk baino ez zaizkigu heldu. Gainera, pentsatu behar dugu hori ez deia gertatu kantatzen ez zutelako, bere garaian bildu ez zirelako baizik, deritzo, atsekabez.Belaunaldiz belaunaldi ahoz transmititu izan den ondare ukiezin horren galerarekin nortasunaren zatitxo bat ere desagertu deia gaineratzen du Kaltzakortak, ¿garai horretan zeukan garrantzia eman ez zitzaiolako. Gainera, ahozko tradizio hori biltzen berandu hasi direla dio, ¿baina ez euskaldunon kasuan bakarrik, Europa osoa ere berandu hasizen, erromantikoen garaian. Horri aurre eginez, Euskal Herriko Ahotsak edo Soinu-Mapa bezalako proiektuak beharrezko direla uste du. Euskararen ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzea helburu duen ekimena da lehenengoa, euskaldun edadetuak elkarrizketatuz eta haien euskara zein bizipenak jasoz eraikia; bigarrenak, bere aldetik, euskal lurretako soinu¿Leku askotan eten egin da herri-literatura hedatzen duen transmisio-katea¿Europa osoan nahiko berandu hasi ginen ahozko tradizioa biltzen, erromantikoen garaian¿Gaur egun ume askori kostatu egiten zaie ikastolatik kanpo euskaraz egiteaJABIER KALTZAKORTAEuskaltzainaezberdinak erretratatzen ditu.Mendi-muino baten gainean pausatuta, 195 metro garai den Mauleko gaztelua (Zuberoa) jartzen du adibide gisa markinarrak bere azalpenetan: ¿Gaztelu hori ondare materiala da, ukigarria, baina gotorlekuaren barruan kantatu eta kontatu zirenak ezin ditugu ukitu. Horiek bildu ez badira eta berreskuratzeko garaiz ez bagabiltza, jada galdutzat eman behar ditugu.Berreskuratze-lan horietan aritzen da bera Herri Literatura batzordearen barruan, beste garai batzuetan olatuak indarrez zeharkatzen zituzten hondoratutako itsasontzietako altxorren bila doazen urpekariak bezalaxe. ¿Biltzea ez da erraza, baina behintzat daukaguna aztertzen dugu, konparatu, ezagutzen duguna argitaratu, kontatzen du. Teknologia berriei esker bitartekoak asko hobetu izana eskertzen du, baina ¿idazteko eta adimen-lanerako burua da mediorik onena bere aburuz: ¿Ez al zuen bada Cervantesek On Kixote ordenagailurik gäbe idatzi , galdegiten du euskaltzainak.AHOZKOAREN BEROTASUNA Beroa da hären ustetan euskarazko hitzek ahoz duten izaera, hizkuntzari hurbiltasuna ematen dioten neurrian.Xalbadorren bertsoak paper batean irakurri edo Urepeleko artzainaren beraren ahotan kantatuak entzun gauza ezberdinak dira, testua bera den arren. Berdin gertatzen da, hark azaltzen duen bezala, herri-kantutegi batetik ateratako seaska-kantarekin, bestelako zentzua hartzen baitu pentagraman irakurritakoak amak umeari kantatzen dionean. ¿Gizakiok daukagun gauzarik pertsonalenetakoa da ahotsa, gaineratzen du.1996.urtean izendatu zuten Kaltzakorta euskaltzain urgazle; ia 20 urte daramatza, beraz, erakundearen barruan. ¿Erabat beharrezkoak diren bertako batzorde ezberdinen lana goraipatzen du, horiek baitira aurrera egiteko lan-motor nagusiak bere ustez.Duela urte eta erdi (2013ko uztailaren 19an) adostu zuen Euskaltzaindiak, lehenengo itzulian eta gehiengo osoz, markinarra izango zela euskaltzain oso berria, Itziar Laka EHUko katedraduna postu hori eskuratzeko beste hautagaia zela. Adolfo Arejita, Xabier Kintana, Patxi Uribarren eta Andres Urrutia euskaltzainek proposatu zuten hären izena Jose Luis Lizundiaren lekua betetzeko. Modu ofizialean akademiako euskaltzain osoa izen-datuko duten egunean ¿itxaropentsu ageri da Kaltzakorta, ¿hartutako bide-arrasto horretan lanean jarraitzeko asmoz, ahalik eta modurik onenean.ERAZTUNA Euskararen gaur egungo egoerari buruzko itauna entzutean, Mogelen idatzietan irakurritako istorioetako bat dakar gogora dakar markinarrak, eraztunarena. ¿Irakurri izan dut gure herrian ume koskorrak eskolara joaten zirenean, zigor gisa eraztuna ematen zitzaiola euskaraz egiten zuenari. Hor ibiltzen zen zoritxarreko hori ea baten bat euskaraz hitz egiten harrapatzen bazuen, eraztuna hari pasatzeko. Eraztunduna, ondoren, zigortu egiten zuten, eta nekar malkoren bat isuriz gero, bikoiztu egiten zioten pena, ¿gauza benetan krudela.Kaltzakortaren ustez, orain buelta eman du egoerak, alegia, ¿umeek dena euskaraz ikasten dute eskolan, baina kalean erderaz bakarrik aritzen dira, asko kostatzen zaie euskaraz egitea. Dena den, tokiaren arabera kontua asko aldatzen dela dio, ¿oso gai konplexua baita,mila ñabardura dituena. Hizkuntzak daukan etorkizunari buruz baikor mintzo da, ¿ikuspegi optimista eduki behar dela nabarmenduz. Hau da, atzean utzitako ondarea berreskuratu, baina beti aurrera begira.Mogel eta Humboldt, biak batuko ditu berriro gaur Kaltzakortak, urte askoren ondoren; ahozkotasunaz eta euskararen berezitasunaz maitemindutakoak hirurak. ¿PerfilUna vida dedicada al estudio deleuskeraLicenciado en Filología Vasca,Jabier Kaltzakorta lleva casi20 años ligado a EuskaltzaindiaBILBAO Nacido en Markina en 1961, Jabier Kaltzakorta ha dedicado la mayor parte de su vida al estudio de la oralidad y la literatura popular en euskera, una temática sobre la que ha publicado más de 100 artículos y varios libros. Esta labor es la que desempeña, además, en la Comisión de Literatura Popular de Euskaltzaindia, órgano al que pertenece desde el año 1996.Kaltzakorta es licenciado en Filología Vasca, especialista en paremiología (ciencia que estudia los refranes y proverbios) y profesor de la Universidad de Deusto, donde imparte las asignaturas de Literatura Oral, Literatura Vasca y La lengua Vasca y las Lenguas Modernas. Asimismo, figura como miembro de Auspoa, de Etniker Euskalerria y uno de los creadores de Mendebalde Kultura Alkartea.El 19 de julio de 2013 fue nombrado académico de número de Euskaltzaindia, puesto para el que también fue propuesta Itziar Laka, catedrática de la UPV/EHU. L. E.
Author
Leyre Eguskiza
Author Email
Catalogue Url
Dataset Url
Metadata Updated
(not set)
Tags
Date Released
2014-11-29T00:00:00
Date Updated
Update Frequency
Organisation
Country
State
Platform
html
Language
es
Version
(not set)