European
Data Catalogues
Dataset

HTML

Sub menu


Azokaren Erradiografia - Deusto Knowledge Hub Explorer

Dataset Profile

Odm ID
13a4036c-e2d1-3bb7-9242-98f30b2facbd
Title
Azokaren Erradiografia - Deusto Knowledge Hub Explorer
Notes
AZOKAREN ERRADIOGRAFIATestua: Amaia EreñagaSanta Mariako arkupe dotoreetan, i937ko martxoaren 3iko bonbardaketa bete-betean jaso zuen elizpean, gaztainak eta goxokiak saltzen zituzten baserritarrei -Durangon «martxanterak» deitzen zieten«lehiakideak» atera zitzaizkien 1965. urtean, Domu Santu inguruko zubian. Orduan antolatu zen lehenengo Durangoko Disko eta Liburu Azoka, gaur egungoarekin zerikusi gutxi duena. Lehen azoka hark 19 erakusle izan zituen, eta ekimen horrekin frankismo garai haietan gure liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutaraztea izan zuen helburu Gerediaga elkarte sortu berriak. Dena deia, beharbada, uste baino gehiago dute komunean orduko eta gaur egungo azokek Datorren urtean mende erdia beteko du euskal kulturaren plaza, erakusleiho eta bilgunerik handienak, toki eta egun zehatz batzuetan gure kulturaren inguruan jende gehien biltzen duen gertakariak, alegia.Hemen datu bakan batzuk: Azokak batez beste 100.000 bisitari ditu urtero, eta euskal argitaletxeen urteko produkzioaren %6o Durangori begira argitaratzen da. Iaz 122 erakuslek hartu zuen parte, soodik gora lagun aritu ziren lanean bertan, 200 ekitaldi baino gehiago antolatu ziren eta 150 kazetaritik gora akreditatu ziren. Are gehiago: 20i2an Europan hizkuntza gutxituetan egiten diren kultur festibalen rankingean Durangokoa bisitatuenen artean bigarrena izan zen eta, Azokak berak jasotako datuen arabera -harritzekoa da horren gaineko ikerketa ofizialik ez izatea-, instituzioek eta alor ekonomikoko ekoizleek kontuan hartu beharko lukete Azokak duen eragin ekonomikoa. Aitziber Atorrasagasti, Gerediagako kudeatzailearen esanetan, industriak eta ostalaritzak bina milioi euro fakturatzen dituzte edizio bakoitzeko; hortik EAEn gelditzen den kontsumo arloko BEZa 50.000 eurokoa da.Mota honetako xehetasunak eman zituen argitara Gerediaga elkarteak pasa den udaberrian, Eusko Legebiltzarrera jo behar izan zuenean. Laguntza eske agertu zen, eta erakundeek diru laguntzak bermatu ezean, kultura ardatz duen herri elkarte hau egun gutxi barru hasiko den edizioa antolatzeko estu eta larri ibiliko zela aitortu zuen. Argi gorri guztiak piztu zituzten, mende erdiaren mugan aurreko urteetatik arrastaka zeramatzaten zorrek lortutako guztia hondoratzeko arriskuan jarri zutelako. Itxuraz, gauzak bideratu dira, oraingoz behintzat, baina hemen, eta batez ere herri honetan, ez dago sekula jakiterik. Datorren abenduaren setik 8ra egingo da 49. edizioa. Hortaz, aurki zabalduko dizkio ateak Azokak urteroko bisitari oldeari... eta hain gutxi falta denean, parte hartzen duten zenbait eragileri galdera sorta egin diegu; iragana (Azokari buruzko lehen oroitzapenak), gaur egungoa (azokaren une erabakigarria) eta etorkizuna («futurologia» pixka bat egin dezatela eskatu diegu) elkarturik, erradiografia antzekoa egin diogu.Nerea MujikaGerediaga elkarteko lehendakariaDurangarra, Gerediaga elkarteko lehendakaria 2003. urtetik. Geografia Turistikoko irakaslea da Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean. «Errealistatzat» du bere burua. Azoka iritsi aurretik zoramenean bizi da; galdera hauek erantzun zituen egunean, goiz lasaia zuela esan zigun... eta hiru bilera zituen jarraian.«Ni 6okoa naiz, zaharra naiz, baina gogoratzen dut neure burua amaren eskutik helduta Santa Mariako arkupeetara joaten. Ama oso kulturzalea zen, eta oso gauza berezia bezala gogoratzen dut ipuina erosi zidala, garai haietan ez baitzen orain bezala, opariak egitea ohituraz kanpo zegoelako. Ipuina Xabiertxo izango zen, suposatzen dudanez». Gerediaga elkarteko lehendakaria durangar peto-petoa da eta, seguru asko, Azokaren gaineko oroitzapenak iltzatuta ditu memorian, bere bizitzako hainbat pasarterekin lotuta. Gutariko askoren bizitzan Azoka, azken finean, errepikatzen den «erritual» baten antzekoa da; euskararen mundura egiten genuen (eta dugun) pelegrinazioa.Entzuna nion noizbait Nerea Mujikari estutasun garai ugari pasa dituela Azokak bere bizitza oparo eta gorabeheratsuan, baina Eusko Legebiltzarrean egin zuen agerraldian, antolakuntza taldeaz inguratuta, estu eta larri jarri zituen ingurukoak. Administraziora babes eske jo zuten eta lortu dute, oraingoz. «Aurtengo diru laguntzekin lortu dugu zulorik ez izatea», esan du Nerea Mujikak, eta hori garrantzitsua da kontuanizanik Gerediaga bezalako kultur elkarte batentzat 56.000 euroko zorra izatea zama handia deia. «Sekulako lana dago horren atzean», gehitu du gauzak erlatibizatzeko joera duela dirudien emakume honek. «Pausoz pausoz joan behar dugu eta orain garrantzitsua da zulorik ez izatea».620.000 euroko aurrekontu orokorretik, 120.000 euro Lakuarekin hitzartutakoak dira (hasieran 80.000 zituen aurreikusita). Aurtengo Azokaren helburua «kalitatea» da, behin eta berriro errepikatzen duena: «Gure asmoa kalitatea mantentzea da. Aurten, gainera, nobedadeak ditugu, autoediziorako jarri ditugun standak kasu...», eta horri gehitu diote kulturaren munduaren gaineko hausnarketarako inauguratu duten gune berria. Baina Azokaren ereduari buruzko hausnarketa egitea ere beharrezkoa da «Orain zazpi bat urte erabaki genuen zein izango zen etorkizuna, eta eman ditugu pausoak bide horretan, baina zenbait moldaketa egin behar izan dizkiogu, errealistak izan behar dugulako. Nik ezin dut imajinatu nolakoa izango den, baina sustraiak berdinak izango dira».Nerea Mujikaren aurtengo buruhauste handienetarikoa zulo ekonomikorik ez sortzeada.Argazkia:Conny BeyreutherArgazkia:Luis JauregialtzoGorka Arrese Susako editoreaZarauztarra, Susa argitaletxeko editorea. Teknologiaberriekin bat joaten saiatzen den argitaletxea dugu Susa.Webgunetik literatura ekimenak sustatzen ari dira, eta«Emailuak» atalean ematen dute horren berri. Azokaraeramango dituzten liburu berrien artean, UnaiElorriagaren ¿Iazko hezurrak nobela eta Jose LuisOtamendiren ¿Kapital publikoa poesia liburua.Gorka Arreseri editorea izatea zer den ikasten ari ziren garaiak datozkio gogora, Azokan izan zen lehen urteak oroitzean: «Merkatuan ikusten dut neure burua, I98gan, Iñigo Aranbarriren Dordokak eta elurrak eta Koldo Izagirreren Balizko erroten erresuma poema liburuekin, oraintxe 25 urte direla; eta hurrengo urteetan Edorta Jimenezen Atoiuntzia, Xabier Montoiaren Non dago Stalin edo Joseba Sarrionandiaren Kartzelako poemak liburuekin. Azoka itxi egiten zen eguerdietan eta Abadiñora joaten ginen bazkaltzera, Abarketero jatetxera. Lan egun ederrak ziren ordukoak ere, guk argitaratutako liburuak erostera zetorren jendea ezagutzen hasi ginen-eta. Bai, editorea izatea zer den ikasten hasi ginen garaiak etortzen zaizkit gomutara».Gaur egungo Azokak une erabakigarria bizi ote duen galdetu diogunean ezezko borobila bota du. «Une erabakigarria Euskaldunon Egunkaria zanpatu zutenean, Plateruena sortu zenean eta Ahotsenea abiatu zenean, orduan gertatu zen, 2003 eta 2008 bitartean -dio-. Gauza asko gertatu eta aldatu ziren sozialki eta kulturalki. Azokaren izaerarekin zerikusi zuzena dute gaur egun. Eta sasoi hark bat egiten zuen Landako gunearen antolamenduarekin. Ondoren, hainbat krisi egoera sortu dira, askotarikoak, eta sortuko dira gehiago ere, nórmala den bezala. Tira, Azoka handitu eta zabaldu egin da aide guztietatik begiratuta; sortzaileen protagonismoak irabazi egin du, orain diferentea da, baina bada jendea honetaz guztiaz ohartzeko zailtasunak dituena oraindik».Eta etorkizunean «Ez dakit zer prozesu garatuko diren hurrengo urteetan -aitortu digu-. Ni optimista naiz beti, horregatik adarra jotzen didaten arren. Azokak euskal hitza bere izenetik galdu zuenetik ahultasun ardatz bat sortu zaio, hori sentitzen dut orain; baina etorkizun hurbilean gauza asko aldatuko direnez, ez nioke horri bakarrik garrantzia eman behar. Hamar urte barru beste belaunaldi batek hartuko du protagonismoa Azokaren dinamikan eta kulturaren gurpilean, eta, noski, ez dagokit niri geroa irudikatzea».Gexan SorsElkarreko marketin zuzendariaElkar argitaletxeko marketin zuzendaria eta ¿Jakin aldizkariko zuzendaritzako partaidea. Familiatik datorkio argitaletxeen munduarekiko gertutasuna. Elkar da Azokan presentzia handiena duen argitaletxea, alokatzen dituzten standei erreparatuta. Ruper Ordorika, Itxaro Borda, Kirmen Urdangarin... eskaintza izugarria da.Azokaren hastapenetatik izan da bertan Elkar taldea, Gexan Sorsek azpimarratu duenez. «Hasiera-hasieratik ikusi zen halako plaza baten beharra. Euskarak eta euskal kulturak ikusgarritasuna edukiko zuten leku bat, elkartzeko, ezagutzeko eta gure sektorea gizarteratzeko leku aproposa eta urteetan zehar bakarra». Baina, eta maila pertsonalean «Oroitzapenak asko dira; elizako arkupe hotz haietatik hasi, merkatura, plastikozko karpetara eta azkenik Landako eraikinera eginiko bidean askotarikoak bizipenak. Nerbioak, pozak, nekea, jendearen babesa... sentitu dugu, baina urtez urte balantze positiboa eginda etxeratzen garela sentitzen dugu».Eta mende erdiaren mugara iristear dagoenean, osasun ona al du Azokak «Liburuez eta musikaz harago, izaten ari den aldaketekin beste hainbat kultur adierazpen eta artistentzako bilgune ere bada, garai eta behar berrietara moldatuz. Honetaz guztiaz gain, hurbiltasuna eskaintzen du Azokak, kultur eragile, artista, egile... bere publikoarekin zuzen-zuzenean jartzen ditu harremanetan eta oso aberasgarria da, asko ikasteko modukoa. Azokak azken urteetan norabide egokia erakutsi du -jarraitu du-. Aurrera begira bidea dago egiteko, euskal kulturan bezala, hizkuntza minorizatua izanik, Ian handia dago egiteko eta ari da Azoka horretan; Gerediagaren zuzendaritzarekin eta denon elkarlanarekin aurrera eramango dena».«Futurologia» pixka bat egiteko eskatu diogunean, «zaila da», erantzun digu. «Garaiak aldatuz doaz eta batzuetan espero duguna baino azkarrago. Duela bost urte bizi genuen egoera eta oraingoa oso ezberdinak dira, aldaketa izugarriak izan ditugu. Hala ere, Azokak garaian garaiko erantzunak ematen jakin duela sinetsita gaude, baita bertaratzen garenok ere. Aldaketak era positiboan bizita, lanerako gogoz egonda eta euskararen eta euskal kulturaren plaza honen izaera babesten bada, ziur gaude asmatuko delà aurrerantzean ere Azoka egoki bat egiten».Plateruena kafe antzokiaren ibilbidea Azokarekin bat doalaesan daiteke. Irudian, Azoka egunetan biltzen den jendetza.Argazkia:Jon Hernaez«Larrimina, izu-ikara... horixe sentitu nuen lehen liburua aurkeztera joan nintzenean -ekarri du gogora Patxi Zubizarretak-. Gure lañaren paradoxa da: oso bakarkako lanean jardun eta gero, jende aurrean agertu beharra (nahiz eta jendetzaren erdian jende multzo ñimiño baten aurrean baino ez izan). Egun handia zen eta gogoan dut gurasoak ere joan zirela Ordiziatik. Gaur egun, ohituago nago jendaurrekoetan eta, to, beste paradoxa bat, argitalpen bakoitzaren poztasuna ez zait askorik urritu».Gaur egun Azokak bizi duen egoera kezkagarria delà deritzo, «Azoka bera albiste bihurtu baita. Argi dago herri honen alderdi sinbolikoaren parte deia, baina desagertzeko arriskua nabarmendu da, izen dantza, argitaletxe berriak integratzeko aukerak, molde berriak... Hala ere, ez da kontu isolatua eta ez da arazo ekonomiko hutsa. Esango nuke sortzaileok, editoreak, bibliotekariak edo liburu saltzaileak... denak ala denak ere gaudela berregokitzapen garaian (bakarren batek ataka gorrian esapidea erabiliko hike)».Eta etorkizunean, demagun hamar urte barru «Ba al dago e-bookak dedikatzerik Neure burua egoera berrira egokitzeak aurrera egiteko gogoa erakusten du behintzat... Funtsean, sorkuntza aldetik bizitasun handiko kultura dugu, baina harrera aldetik kamuts gabiltza. Horretan dago jokoa eta gakoa, eta ez horrenbeste ekonomian. Ez zait horrenbeste axola gero gure liburuak non jartzen diren ikusgai edo salgai, kulturaren beraren ikusgarritasuna baizik. Azoka, noski, bizirik imajinatzen dut, baina agian egoitza eta aro desberdinetara zabaldua: Durangon euskal liburua, Gasteizen disko azoka, Getxon komiki azoka, Zarautzen haur literatura... Edonola ere, edonola déla ere, nik beti ere luma eramaten imajinatzen dut neure burua. Hori sentitzen dut orain; baina etorkizun hurbilean gauza asko aldatuko direnez, ez nioke horri bakarrik garrantzia eman behar».k;<Patxi Zubizarreta ¿ IdazleaLiteratura, musika eta artea batzen dituen proiektu berezi batekin, ¿50 (Txalaparta) CD-liburuarekin, dator Azokara Ordiziako idazlea. 50 urteren bueltan dabiltzan hiru lagun dira liburuko protagonistak.¿jtvlit ¿.¿,.¿¿.-. . .stMiüní.aüiina¿ ¿ .1Jirtozuirm]rri-rl:iiilLmUM MfrMj¡rn»*¿flUii,¿ I . . MS .HH1I IP.HlI.. IIJJJPLATE*tmJone Miren Goenaga ¿ PlateruenaAndoaindarra jaiotzez, bizitza erdia darama Durangon. Edukieraren ardura du Bainetekoiztetxean, eta aurretik urte mordoan izan da Karlos Argiñañoren sukaldaritzasaioko zuzendaria. Bost urte daramatza Plateruenako zuzendaritza batzordeko buru.Hamargarren urteurrena bete duenean, kafe antzoki honek arazo larriak ditu.Hamar urte dira Landakoko hiltegi zaharra kafe antzoki bihurtu zenetik. Hamar urte, Ian mordoa, buruhauste piloa eta poz ugari, nola ez, baina egindako 1.500.000 euroko inbertsio handi hartatik 220.000 euroko zorraren zama daramate arrastaka gaur egun. Aisialdiko ohitura aldaketak direla-eta, ostalaritzaren proiektuak aurreikusitako emaitzak eman ez dituelako... Plateruenako zuzendaritza oso kontziente da dituen hutsune eta beharrez. Hori delà eta, bost urterako plangintza bat prestatu dute, urtero 50.000 euro bermatuko balituzte bazkideen bidez (60 edo 120 euro ziurtatu beharko lituzkete urtero), Plateruenak ez lukeelako arazo ekonomikorik izango.Jone Miren Goenagak, zuzendaritza batzordeko buruak, gogoan du Durangora bizitzera etorri zeneko lehenengo Azoka -«egia esan, orduan hartu nuen Azokak duen dimentsio eta lañaren lehenengo irudi osoa»-. Gaur egun, Plateruenak bezala, une erabakigarria bizi ote duen galdetu diogunean hau esan digu: «Kezkatzeko moduko hotsak entzun ditugu aurten ere. Une zailak bizitzen ari gara azken urte hauetan, Plateruena kafe antzokian ere zirt edo zart egiteko zorian gabiltza. Azokari 50 urte hauen bueltan haztea eta moldatzea tokatu zaio eta Plateruena ere datorren urteetarako indarberritzeko hausnarketa prozesuan ibili da urte oso honetan herritar talde handi batekin. Krisiak krisi, beste behin ere, herritarrok izan beharko dugu erabakitzaileak. Erakundeen laguntza ezinbestekoa dugu, baina guk eutsi eta mantendu beharko ditugu, bai azoka-k eta bai plateruena-k».Eta nola irudikatzen du etorkizuna «Liburu aurkezpen birtualak eta 3 dimentsiotako pantailak dituzten ipuin kontalari edo kontzertuak imajinatu nahi ditut etorkizuneko Azokan eta Plateruenan. Teknologia berrietara egokitutako Azoka, gero eta sortzaile eta bisitari gehiago izango dituena; eta parean, bazkide gazte berriz osatutako Plateruena».Maite Goñi Kabi@ guneko antolatzaileaEuskal eta Ingeles Filologianlizentziaduna, MondragonUnibertsitateko eta OrdiziakoJakintza ikastolako irakaslea da.IKTroak eta Euskaljakintzanblogari, hainbat sari jaso dituteknologia berriak etairakaskuntza uztartzeko egin duenlana deia eta. Azokako Kabi@guneko antolatzaile bat da.Hamar urte barru -data bat emateagatikDurangoko Azoka guztiz digitala izango al da Toki finko batean egingo da edota ziberespazioan zintzilikatuta egongo den plataforma bat izango da Ez da erraza hori irudikatzea eta, argi pixka bat egin diezagun, Maite Goñirengana jo dugu, Kabi@ guneko antolatzaileetakoa dena, hain zuzen ere. Baina Kabi@ zer da Azokaren barnean teknologia eta eduki libreen gunea, eta, bide batez, «Durangoko Azoka digitalaren zortzigarren probintziara zabaltzeko gunea», Azokaren webgunean irakurri daitekeen bezala.Maite kongresu batean sartzen, gero hitzaldi baten erdian eta ez dakigu zenbat bileretarako bidean harrapatu dugu, «futurologia» pixka bat egiteko eskatzen genion bitartean. «Hausnarketa sakonegietan sartu gäbe -esan digu-, zera esango nizuke, ez dakidala nolakoa izango den baina badakidala nolakoa ez. Ez da izango orain arte bezalakoa, stand-en sistema horrekin eta liburu fisikoak han bertan salduz... Nire ustetan, bilakaera beste aide batetik joango da, espazio berriak eta harreman berriak sortuz. Baina ez dut irudikatzen Azoka formatu honetan».Azokara gurasoekin etortzen zen lagun batek urtero liburu bat oparitzen zion Maiteri. «Azokazale berantiarra» deia esan genezake, urteetan lagunak ekarritakoaren erreferentzia besterik ez zuelako izan. Gaur egun Maitek eramaten dio liburuxka hari. «Ez dut usté inork zalantzan jarriko duenik kulturan erreferente argia delà Azoka, horregatik joan ginen gune guztiak Legebiltzarrera. Finantzaketarik ez dagoela esatea, beste egitasmo batzuetarako badagoenean behinik behin... hori mahai gainean jarri behar da. Erantzuna nahiko azkarra izan zen, baina ez dakit nahikoa izan den. Horren gainean, nire ustez, eztabaida sortu behar da, ea denon artean sustatutako zerbait izatea nahi dugun. Argi dut ez zaiola unean uneko erantzuna eman behar. Askoz globalagoa izan beharko luke. Hori, aide batetik. Bestetik, ikusten dut Azokak jendeak zer nahi duen kontuan izan behar duela, eta jakin behar duela dauden eskari, asmo eta garai berrietara egokitzen ere. Horretan pausoak ematen ari da eta bide berriak probatu behar dira».Patxi Goñi Gor zigilukoaIruñean 199111 sortu zen zigilu beteranoko partaidea. Urteak daramatza Azokan bere produktuak aurkezten. Aurtengo nobedadeen artean, Leihotikan punk-rock taldeak bere 20. urteurrena ospatzeko Bonberenean grabatu zuen diskoa eramango du.Aurreko orrialdean, Kabi@ gunea edoteknologia berriak lantzen etabultzatzen ari den aretoaArgazkia:Gorka Rubioig82an edo 1983311, ez du ondo gogoratzen noiz joan zen lehen aldiz Durangoko Azokara. Soinua zigilua zeramaten orduan, eta besapean «Ganbara taldearen lehen diskoa, garai haietan oso ospetsua zen Juanjo Tomasena akordeoilari nafarra eta, beste gauza batzuen artean, Tuterako señor Tomasen txisteak... Zoritxarreko oroitzapenak!», dio barrezka. «Sekulako hotza egiten zuen -datorkio gogora-. Hotzetik, hotz handiagora pasa ginen eta gero berokuntza izatera. Iaz atearen ondoan egotea egokitu zitzaigun eta horrek beste garai batzuetara atzera eraman ninduen. Urte hauetan Azokak aldaketa asko jasan ditu; adibidez, bi azoka egiteko saialdiak egin ziren, urrezko arrautzak ematen zituen oiloaren antzera, baina jendeak nahiago izan zuen hondartzara joan Azokara etorri baino. Gaur egun Herald Tribune1 egunkarian irten beharko lukeen gertaera kulturala dugu. Iaz edo orain delà bi urte atera zen TVEko lehen katean lehen aldiz eta ustekabean harrapatu gintuen. 120.000-150.000 lagun elkartzea ez da txantxetakoa. Beste edozein azoka izango balitz, albistegietan irtengo litzateke».Patxi asko harritzen du «mota honetako talde bat, elkarte gastronomikoaren parekoa dena, lan hau au-rrera ateratzeko gai izateak. Beste inon profesionalizaziora jo izango zuketen askoz lehenago». Gor zigiluak 23 urte beteko ditu aurki. Eta sektorea nola dago «Azoka bezala. Krisi unean sartuta gaude, baina bizitzen ari garena iraultza industríala da. Dena den, krisia iritsi zenean musikaren munduan jada bageneraman bost urte krisian. Hau da, iraultzak lehenengo eraso zigun. Guk tunelaren bukaeran argi apur bat ikusten dugu, baina moldatu egin gara, ez gara krisitik atera. Nola Aurrekontuak txikituz, kalitatea txikituz...».Etorkizunak nondik joko duen esatera ez da ausartzen Patxi -jakitunek ere ez dakitela gehitu du-, baina «rock mundua anglosaxoiek sortutako mundua da. Mundu hori apur bat gainbehera etorrita dago eta, adibidez, gailentzen ari diren gizarte horietatik datorren guztia interesgarriagoa deia deritzot, gogo handiagoarekin eta ilusio handiagoarekin egina dagoelako. Adibidez, guk talde extremadurar bat dugu, inork ezagutzen ez duena, baina orain sei hilabete beraien kanta baten bertsioa grabatu dute Mexikon, ikasle jai batean eta sarean zintzilikatu. Mundua txikitxoa egiten ari zaigu».
Author
Argazkia Marisol Ramirez
Author Email
Catalogue Url
Dataset Url
Metadata Updated
(not set)
Tags
Date Released
2014-11-30T00:00:00
Date Updated
Update Frequency
Organisation
Country
State
Platform
html
Language
es
Version
(not set)