European
Data Catalogues
Dataset

HTML

Sub menu


Erdaraz Hasitakoak - Deusto Knowledge Hub Explorer

Dataset Profile

Odm ID
34faeb2d-2655-3a47-af73-409b48a9609f
Title
Erdaraz Hasitakoak - Deusto Knowledge Hub Explorer
Notes
Erdaraz hasitakoakODurangoko 49. AzokaGogoetaren guneaJuan Luis Zabala DurangoEuskara dute sormenerako lehen hizkuntza eta hizkuntza nagusi hala Bernardo Atxaga idazleak (Asteasu, Gipuzkoa, 1951) nola Anari Alberdi kantariak (Azkoitia, Gipuzkoa, 1970). Baina bien kasuetan hautu baten ondorio izan da euskaraz idatzi edo kantatzearena, erdaraz idazten edo kantatzen hasi ostean, erreferente batzuen ezagutzari esker, egindako hautu baten ondorioa. Hori da atzo biek Durangoko Azokako Gogoetaren Plazan, Iñigo Astiz BERRiAko kazetariak gidaturik, egin zuten solasaldiko ondorioetako bat.Atxagak «bi aberri» bereizi zituen euskararen aldeko bere hautua azaltzerakoan: batetik, XX. mendearen bigarren erdialdea, bestetik etxeko eta herriko hizkuntza. Etxean euskara ikasi eta euskaraz mintzatu arren, eta herrian ere euskara nagusi izan arren, bigarren aberri horrek ez zion Atxagari «euskaraz idatz zitekeenik» adierazi, euskara idatzizko kulturatik at zegoelako. Horregatik gaztelaniaz egin zituen lehen idazkiak, eta hizkuntza horretan idatzitako Ian batekin irabazi zuen, 18 urte zituela, El Norte de Castilla egunkariak antolatutako sariketa bat.Bilbora ikastera joan zenean ireki zitzaion Atxagari etxeko hizkuntza literaturarekin lotzeko aukera, Deustuko Unibertsitateko Euskal Kultur Mintegian Gabriel Aresti, Xabier Kintana, Jon Lopategi eta beste hainbaten saioetara joandakoan. «Orduan jabetu nintzen etxeko hizkuntzak bazuela errealitate bat», azaldu zuen Atxagak. «Eta errealitatea beti da soziala». Ordura arte guztiz ezezaguna zitzaion errealitate -errealitate sozialbaten ezagutzara bideratu zuen hark; Lizardiren eta Arestiren poesiaren ezagutzara, besteak beste.Anariren kasuan, euskara ama hizkuntza duen arren, amaren hizkuntza gaztelania da, ama Erri-Anari, Bernardo Atxaga eta Iñigo Astiz moderatzailea, saioa hasi baino lehen. marisol ramirez/argazki rressDeustuko Unibertsitatean jabetu nintzen etxeko hizkuntzak bazuela errealitate sozial bat»Bernardo AtxagaIdazlea«Hautua ez da behin bakarrik egiten. Askotan egiten da. Beti egiten joan behar den gauza bat da»AnariKantariaberrikoa baitu, Nafarroako Erriberakoa. Nahiz eta Azkoitia oso herri euskalduna izan, Anarik go-goan dauka 90eko hamarkadan Azkoitiko kulturaren mundua oso lotua zegoela El Diario Vasco-re kin, Azkoitiko Zalduntxoekin eta Jorge Oteizarekin, eta gaztelaniazkoa zela neurri handi batean. Rock musikaren inguruan ere gaztelaniaz kantatzen zuten taldeak ziren erreferentzia nagusiak, Dirección Obligatoria esate baterako. «Euskaraz aritzen ziren ia bakarrak trikitilariak eta berbenetako taldeak ziren». Herritik kanpoko erreferentzia nagusiak ere gaztelaniazkoak edo ingelesezkoak ziren. Horregatik guztiagatik, «imitazioz», bere lehen taldearen kantuak ingelesezkoak ziren; Psych Out deitzen zen taldea, eta Anarik bateria jotzen zuen.Azkoitiko Beckett tabernan Ruper Ordorikaren disko batean «ni puta bat oihuztatu zuen ezkontza despedidan Champagne» entzutean -Berandu dabiltza kantua, Atxagarekin hitzak musikatuz egina-, harrituta geratu zen Anari, euskaraz halakorik kanta zitekeenik ez baitzuen uste ordura arte. Atxagak bezala, beraz, Anarik ere erreferentzia batzuen ezagu-tza behar izan zuen euskara sormen hizkuntza gisa hautatzeko.Atxagak, paradoxikoki, Asteasutik Bilbora joatean egin bazuen euskararen aldeko hautua, Anariri Irungo (Gipuzkoa) Esan Ozenki-rekiko harremanek indartu zioten euskararen aldeko hautua, nahiz eta Irunen euskarak Azkoitian baino askoz ere indar eta presentzia eskasagoa izan. «Hautua ez da behin bakarrik egiten», ñabartu zuen, halere, Anarik. «Hautua askotan egiten da. Beti egiten joan behar den gauza bat da».Elebrtasunaren inguruanEuskararen aldeko hautuak ez du derrigorrezko bihurtzen elebitasunaren ukazioa, Atxagaren ustez. «Gu elebidunak gara, eta elebidunak ezin du elebakarra balitz bezala jokatu. Atzerapausoa litzateke». Euskararen hautua egiten duenari euskaraz egiten duena ondo egin dezan eskatu behar zaiola uste du Atxagak, baina beste hizkuntzetan ere bidea egiteko askatasuna ezin zaiola ukatu. Horregatik, Joseba Gabilondok Euskadi Literatura sarien banaketa ekital-dira AEBetatik igorritako mezuan esandakoak kritikatu eta erreakzionariotzat jo zituen. Euskal idazleek, Saizarbitoria eredutzat hartuz, alfaguarizazioa-ri uko egin beharko lioketela aldarrikatu zuen ekitaldi hartan Gabilondok, hots, beren itzulpenak Espainiako argitaletxe nagusietan argitaratzeari. Atxagaren ustez, euskaraz bere lana ondo egiten duenak ez du zertan gero lan hori Madrilen itzulita argitaratzeari uko egin, ondo iruditzen zaion argitaletxean, «Lisboan, Londresen edo beste edozein lekutan bezala».Beste kontu asko ere jorratu zituzten Atxagak eta Anarik, solasaldiak aurrera egin ahala. Anarik, adibidez, «norberaren buruaren propagandaren aro bat» bizi ote dugun planteatu zuen. «Norbaitek zure aide idatzi duela eta, zuk zabaldu behar duzu hori », galdetu zuen, bere kezka agertuz. «Askotan eztabaidatu dut kontu honetaz, eta esaten didate gaur egun hórrela egiten delà, hori delà joera nagusia, baina ni ataskatuta geratzen naiz eztabaida horietan».
Author
Juan Luis Zabala Durango
Author Email
Catalogue Url
Dataset Url
Metadata Updated
(not set)
Tags
Date Released
2014-07-12T00:00:00
Date Updated
Update Frequency
Organisation
Country
State
Platform
html
Language
es
Version
(not set)