European
Data Catalogues
Dataset

HTML

Sub menu


Domekan Hasíko Da Martxan Bízkaibusen Zerbitzu Bemtua - Deusto Knowledge Hub Explorer

Dataset Profile

Odm ID
a2bd638d-e5a8-348f-b71e-a0fdaf474333
Title
Domekan Hasíko Da Martxan Bízkaibusen Zerbitzu Bemtua - Deusto Knowledge Hub Explorer
Notes
Domekan hasíko da martxan Bízkaibusen zerbitzu bemtuaDesagertuko diren eta sortuko diren linea berrien ¡nformazioa duten liburuxkak banatuko dira autobusetan ¿ 65 autobus berriak izango diraI. Maruri Bilbao BilboEtzi hasiko da martxan Bizkaibusen zerbitzu berritua. «Aldaketa egitean arazorik sortuko balitz, ahalik eta jende gutxienari eragitea izan da gure asmoa. Izan ere, domeketan bidaiari gutxiago izaten dira», azaldu du Itziar Garamendik, Garraio eta Herri Lan diputatuak.Linea batzuetan aldaketa nabarmenak egingo dira. 280 autobus ditu Bizkaibusek. 65 berriberriak izango dira. Segurtasun kamerak izango dituzte, eta, martxan jarri ahal izateko, gidariak alkohol proba egin beharko du. Berrietatik bost hibridoak dira. Ezkerraldeko errepideetan ibiliko dira. «Modernoagoak eta praktikoagoak izango dira, erabiltzaileentzat erosoagoak eta baita ekologikoago eta iraunkorragoak». Orain arte aulki gurpildunetarako igo eta jaitsi egiten ziren plataformak izan dituzte autobusek. Berriek arrápala bat izango dute, erabiltzaileak autonomia osoz igo ahal izateko. Gainera, autobus guztiek doako wifi zerbitzua eskainiko dute. Pantalla batean autobusa non dagoen eta zer ibilbide osatuko duen erakutsiko dute.Duela hiru urte sartu ziren indarrean Bizkaibusen Uribe Kostako esleipen berriak. Orain, gainontzeko bost eskualdeetakoak egingo dira. Guztira, 89 linea izango dira. Batzuk elkartu egingo dira, beste batzuetan ordutegia aldatuko da, eta berri batzuk ere sortuko dira. Informazio guztia liburuxka batzuetan jaso dute eta autobusetan banatuko dute. www.bizkaia.net web orrian ere kontsulta daiteke.BILBO ETA EZKERRALDEAEHUrako autobus guztietan zerbitzua indartu egingo da erabiltzaile gehien duten orduetan. Bilbo-Barakaldo-Sestao-Errepelaga linea berria sortuko da, BilboSestao-Errepelaga eta GurutzetaBarakaldo-Errepelaga eta BilboBarakaldo batuta; maiztasuna mantenduko da. Bilbo-Gurutze-Ezkerraldeko bost autobus hibridoetako bat, Foruen jauregiaren parean. BIZKAIKO HITZAta-Barakaldo eta Santurtzi-Barakaldo-Errepelega lineak batu egingo dira; maiztasuna ordu erditik ordu erdira izango da. Santurtzi Bilbogaz eta Trapagaranegaz lotzen duten lineetan maiztasuna gutxitu egingo da. Baita Muskiztik Areetara doanean ere.HEGOALDEKO ESKUALDEAKBilbo-Ugao-Orozko linea BilboOrozko lineagaz batuko da. Ordutegi aldaketagaz, Areta Renfeko trena hartzeko garaiz iritsiko da autobusa. Bilbo-Etxebarri-Basauri-San Migel eta Bilbo-Etxebarri-San Antonio batu egingo dira. Nerbioi Garaia, Orozko eta Urduña Usansoloko ospitalearekin lotzen dituzten hiru lineak batu egingo dira; tarte komunetan maiztasuna handitu egingo da. Elorriotik Usansoloko ospitalera joan ahal izateko, Durangotik ospitalera eta Elorriotik Durangora doazen linea batuko dira. Izurtza eta Mañaritik Bilborako autobusa sortuko da; baita Arteaga, Zeberio eta Arrigorriaga lotzen dituena ere. Autopistatik doan Bilbo-Galdakao autobusak zerbitzua handituko du astegunetan.BUSTURIALDEA, LEA-ARTIBAIOndarroa-Durango-Bilbo, Gernika-Zornotza-Bilbo eta Gernika-Zornotza-EHU lineek, autobus lasterrak izango dituzte. Hiruhoriek eta Ondarroa-Ermua-Bilbok, gainera, jende gehien dabilen orduetan zerbitzua indartuko dute. Mungia-Gernika eta Gernika-Ibarrangelu lineak batuko dira, maiztasunak mantenduta. Amoroto eta Lekeitio arteko linea sortuko da. Gernika, Mendata, Nabarniz eta Errigoitigaz lotzen duten hiru lineak aldatuko dira.ENKARTERRIBilbo-Balmaseda linea indartuko da. Lanestosa-Balmaseda linea moldatuko da, iraupen denbora laburtzeko. Egunean bidaia bat gehiago egingo du. Turtzioz eta Artzentales artean linea berria sortuko da.TXORIERRI ETA MUNGIALDEAMungiatik Bilbora gaueko autobusa egongo da bariku eta zapatuetan, 01:30 arte. Larrabetzu eta Bilbo Artxandako tuneletatik lotuko dituen linea berria sortuko da. Mungiatik Gamiz-Fikara eta Arrietara doazen autobusek jaiegun eta domeketan ibiltzeari utziko diote. Bilbo eta Laukiz artekoa asteburuetan eta jaiegunetan ez da ibiliko. Sopela-Mungia-Gatika lineak maiztasuna gutxituko du zapatu arratsalde, domeka eta jaiegunetan: bi ordutik behin ibiliko da. Bermeotik Bilbora autobus lasterra egongo da, 06:50ean eta 07:50ean.
Author
I. Maruri Bilbao Bilbo
Author Email
Catalogue Url
Dataset Url
Metadata Updated
(not set)
Tags
Date Released
2014-12-12T00:00:00
Date Updated
Update Frequency
Organisation
Country
State
Platform
html
Language
es
Version
(not set)