European
Data Catalogues
Dataset

HTML

Sub menu


harrituta Jaso Dut Omenaldia, Nik Errenteriako Historian Buruzko Liburuxka Bat Bakarrik Idatzi Dut - Deusto Knowledge Hub Explorer

Dataset Profile

Odm ID
a2d0b31a-64ee-36b0-83c8-1f1b4754187e
Title
harrituta Jaso Dut Omenaldia, Nik Errenteriako Historian Buruzko Liburuxka Bat Bakarrik Idatzi Dut - Deusto Knowledge Hub Explorer
Notes
Joseba GoñiHISTORIALARI, IRAKASLE, ABERTZALE ETA APAIZ ERRENTERIARRA¿Harrituta jaso dut omenaldia, nik Errenteriako historian buruzko liburuxka bat bakarrik idatzi dutOstiralean, Errenteriako Udalak Joseba Goñi (1935) herriko historia ezagutarazteko lana goraipatu zuen jendez gainezka zegoen udal aretoan2 f Aitziber MugaERRENTERIAJoseba Goñik omenaldian txikitatik abertzaletasunean hazia izan zela eta José María Azkarraga Lurgorri abertzale arabarra Errenterian jaio zela argitu zuen. Ekitaldian parte hartu zuen ere bere ikasle izandako Edorta Kortadik. Ñola hartu zenuen omenaldia egin behar zizutelaren berria -Harrituta, oso harrituta. Niretzako gauza berria da. Lehenengo ñire pareko eta kidekoen artean egin izan dut herri batean edo bestean besteengatik omenaldia, baina ez niri.Udalaren esanetan ongi merezitako omenaldia da ¿bizitza guztia eskaini diozulako ¿herriko ikerkuntzari eta bertako hiribilduaren historia zabaltzeari, aurreko garaietan Juan Ignacio de Gamonek edo Serapio Múgicak egindako lanarekin jarraituz artikulu eta argitalpen ugaritan.-Ez dakit, nik herriaren historiaren inguruan liburuxka bat besterik ez nuen egin (Historia de Rentería). Apaiz gaztea nintzen, diru faltan nenbilen eta Aurrezki Kutxak finantzatu zuen 80 orritik pasatuko ez zen biografia bat eta nik hori bete nuen eta dirua jaso nuen. Kontu hauaspaldikoa da 1965ekoa edo 1970koa. Gipuzkoako herri guztietako kolekzioaren barruan kokatzen da Errenteriakoa. Bertan 1237tik 1933rako historia jasotzen da, iruditu zitzaidan nahikoa zela urte horiek kontatzearekin herriko gertakari nagusiak azaltzeko. Gero idatzi izan dira liburu mardulagoak.Historia irakasle bezala ere urte asko eman dituzu.-Nik Bilbon, Donostian eta batez ere Gasteizen eman ditut eskolak 30 urtetan unibertsitatean; EUTGn, Gasteizko Teologia fakultatean, Donostiako seminarioan eta joan izan naiz zenbait ikastaro ematera Bilbora, baina Bilbon gutxiago ibili naiz. Bilbora gehiago joan naiz bertako liburutegia eta Deustuko unibertsitateko liburutegiak bisitatzera. Kronologia pixka bat ahaztuta daukat, baina bataz beste bost urte ere Erroman pasa ditut. Lehendabizi Lizentziatura egiten eta ondoren doktoretza-ikastaroarekin eta ondoren Vaticanoko artxibategian lanean. Laster 80 urte egingo ditut eta hemengo mundua ezagutzen dugu.Eta non sentitu zara erosoen -Erroman. Gustura joango nintzateke bertako artxibora. Nik ordu gehienak artxiboetan sartuta pasa ditut, gehien bat Erroman eta Madrilen. Nik XIX. mendeko tesia egin behar nuen eta informazio gehiena Kanpo-arazoetarako Ministerioko artxibategian aurkitu nuen. Orain lana egiteko moduak aldatu dira, baina gu luma eta papereko semeak gara.Erroman eta Vaticanoan igarotako bost urte horietako anekdotak izango dituzu.-Bai, Kanbodiatik Erromara hegazkin linea bat zegoen eta hegazkina bi egunez Erromako aireportuan egon behar zuen geldirik, garajean, berriz Kanbodiara bueltatzeko bidaiaren eguna iritsi arte. Baina, Erromako garajea oso garestia zen eta ikusi zuten merkeago ateratzen zela hegazkinari gasolina gehiago botatzea eta Madrilera etortzea bi egun horiek pasatzera. Hori dena apaizek bazekiten eta lortzen zuten debalde Erromatik Madrilera bidaiatzea Kanbodiako linearekin. Eskupeko bat ematen zitzaien eta debalde ekartzen zizuten. Munduko tranpak dira. Niretzako hori zientzia-fikzioa zen. Ni Erromara trenez joaten nintzen Hendaiatik eta 24Ql-llUiUlUJ.Gipuzkoako txokorik maitee-na. Getaría.Paisaia idiliko bat. Urgulletik ikusten den Donostiako bista.¿ Mendi bat. Txindoki, han inguruan apaiz ibili nintzen eta aitona artzain lanetan magalean ibili zen.¿ Hondartza bat. Kontxa.¿ Festa edo ospakizun bat. San Jose eguna. Gure familian asko ospatu izan dugu eta gaur egun ere elkartzen gara.ordu ematen nituen. Baina oso bidai atsegina zen. Orain ez dakit ñola funtzionatuko duen guzti horrek.Orduan, munduan zehar merke bidaiatu nahi baduzu apaiz bati eskatu beharko zaio aholkua.-Gauza hauetan azkarrenak katalanak ziren. Munduan merke ibili nahi baduzu, katalan bati galdetu. Bazegoen itsasontzi bat Erromatik Genoara joaten zena eta gauean zehar Bartzelonako bidea hartzen zuen. Bada katalanak ontzi hori hartu, Genoan hamaka batzuk eta manta bat ipini, eta hurrengo goizean lo eginda etxean zeuden. Ni Erroman bizi nintzenean eta zerbait erosi nahi banuen ez zitzaidan okurritzen hemengo kide bati galdetzea. Nik katalan bati galdetzen nion, horrek bazekien merke eta onak ziren produktuak non lortu. ¿
Author
2 F Aitziber Muga
Author Email
Catalogue Url
Dataset Url
Metadata Updated
(not set)
Tags
Date Released
2014-12-23T00:00:00
Date Updated
Update Frequency
Organisation
Country
State
Platform
html
Language
es
Version
(not set)