European
Data Catalogues
Dataset

HTML

Sub menu


Frankistek Eraikitako Hirian - Deusto Knowledge Hub Explorer

Dataset Profile

Odm ID
639345c8-6172-3e37-b642-507bbe1a6d35
Title
Frankistek Eraikitako Hirian - Deusto Knowledge Hub Explorer
Notes
Frankistek eraikitako hirianEstitxu Ugarte GasteizGure gizartearen oraina eta geroa markatzen dituzten espazioekin eta gertakariekin ditugun harre manak normalizatzeko beste modu bat da», esan dute antolatzaileek Gasteiz at warbisitaldi gidatuaren inguruan. 36ko Gerraren Arkeologiaren Nazioarteko I. Kongresuaren barruan egin dute, eta horren harira frankismoak utzi dituen arrastoak ezagutzeko bisita prestatu dute. Xurxo Ayan Arkeologian dok-torea eta EHUko Ondare Eraikia Ikertzeko Taldeko ikerlariak zuzendu du bisitaldi gidatua. Iragana «narkotizatu» beharrean egiak kontatu eta zabaldu behar direla adierazi du Ayanek: «Erregimenak diktaduraren eraikuntza sinbolikoa egin nahi izan zuen. Iragan errepublikano eta liberalaren zantzu guztiak desagerrarazten saiatu zen gizartearen bereizgarri izango ziren sinbolo berriak sortuz».Hala, batetik, diktadura justiflkatzeko eta, bestetik, «Espainia berria» zabaltzeko sinbologia eraiki zuten. Gasteizen hiru orduko ibilbidean 36ko gerraren irabazleek hiriaren memorian iltza-turik utzi zituzten sinbologia ezagutzeko aukera izan dute parte hartzaileek.1. FLANDESKO KUARTELAToki ezin hobea aukeratu dute bisitaldi gidatua hasteko, Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko ataria hain zuzen. Izan ere, Flandesko kuartelek okupatu zuten egungo campusaren lurzorua 1997. urtera arte eta bertan matxinatu zen 1936. urtean Camilo Alonso Vega Gasteizko batailoiaren nagusia.EHUko ikerlariak azaldu duenez, Vegak Arabako matxinada zuzendu zuen, baita errepublikazaleen kontrako errepresio borti-tza ere. Mola jeneralaren agindupean jarri zen Alonso Vega hasieratik, eta Molaren aide egin zuten ere Gasteizko militarrek, erreketeek eta karlistek.2. LAS NIEVES BABES ETXEAHiria frankisten esku geratu ondoren, agintariek zenbait eraikin gerrarako berrerabili zituzten. Horren adibide da egungo EHUko campuseko liburutegia. Hara hurbildu dira bisitariak eta adi entzun dituzte gidariaren hitzak: «Hemen Las Nieves babes etxea eta zoro etxea zabaldu zuen Urkijo familiak 1907. urtean umezurtzak, atzeratuak, zoroak, prostitutak eta familia gabeko zaharrakjasotzeko. 36ko gerran Langraiz Okan harrapatu zituzten ehunka brigadista sartu zituzten hemen».Gainera, Ayanek azaldu du gerra amaitzen ari zenean faxistek paskinak banatzen zituztela errepublikazaleak gogogabetzeko. Paskin batean Las Nieves babes etxera eramango zituztela agintzen zieten errepublikazaleei eta han «ondo» tratatuko zituztela esaten zieten.3. CIUDAD JARDINKlase sozialaren arabera urteetan egin den banaketari erantzuten diote Las Nieves ondoan dauden Ciudad Jardin auzoak eta FraiARABAKO HITZAOstirala, 2015eko urtarrfaren 2aFrancisco pasealekuaren jauregien multzoak. «Klase sozial nagusiek hirian utzi dituzten aztarnak oso argi ageri dira hemen», nabarmendu du gidariak.4. BURUKO MINEN ETXEAInguru horretan, Ajuria Enea jauregiaren ondoan dago Buruko minen etxea. Bisitariei azaldu dieten bezala, bertan jaio zen 1905. urtean Ernestina de Champourcin 27ko belaunaldiko poeta. Urte luzez hiriko memorian alboratuta egon da idazlea, Gasteizko familia aristokrata batean jaio arren errepublikazalea eta ezkertiarra baitzen. «Baita feminista ere».Mexikon erbesteratua bizi izan zen frankismo garaian, eta 1972. urtera arte ezin izan zen itzuli. Gerra garaian idatzi zuen Champourcinek bere nobela bakarra, baina ez zuen bukatu. Mientras allí se muere nobelan, erizain zela gerra garaian egin zuen lana kontatzen du.5. FRAI FRANCISCOAurrera egin du bisita gidatuak Frai Franciscoren estatuarekin topo egin arte. Domingotarra, bidezko gerraren eta nazioarteko zuzenbidearen teorikoa izan zen. EHUko ikerlariak azaldu du frankismoak haren irudia erabili duela «gerra zibila, inperialismoa eta kolonialismoa justiflkatzeko».Moisés Huertak egin zuen eskultura Arabako Diputazioaren aginduz, etal944. urtean inauguratu zuen Francok. «Hain zuzen, nazioartean erregimena bakartua zegoen garaia hautatu zuten nazioarteko zuzenbidearen teorikoaren irudia goraipatzeko», azpimarratu du Ayanek.6. KATEDRAL BERRIAKatedral Berrira abiatu da taldea. Eraikinaren aurrean azaldu du EHUko ikerlariak zama sinboliko berezia duela katedral berriak Gasteizen. Batetik, Francok inauguratu zuen, eta, ondorioz, «etxeko markarekin» jaio zen. Hala, oraindik ere frankismoaren ezkutua dago barruan.Baina, beste aide batetik, postfrankismoarentzat katedral berriak oroitzapen gogorrak eta latzak ditu. «1976. urteko martxoaren 3an Poliziak tiroz hil zituen bost langileen aldeko hileta elizkizunak bertan egin ziren, eta milaka lagunek inguratu zuten katedrala. Langileen aldeko manifestazioa izan zen».7. MANUEL IRADIERFlorida parkera iritsi da bisita gidatua, eta 1956. urtean eraikitakoGasteizko Fournier frankismoaren zerbitzura Ian egin zuen aurrenetariko inprenta izan zen . gasteizko udal artxiboaEHUko liburutegian Las Nieves babes etxea zegoen; bertan giltzapetu zituzten brigadista ugari. juanan ruiz / argazki pressIradierren figuraren aurrean Xurxo Ayanek azaldu du Frai Franciscorekin egin zuen bezala frankismoak Manuel Iradier esploratzailearen izena erabili zuela erregimena goraipatzeko eta aberriko harrotasuna zabaltzeko.Xurxo Ayanek esan duenez, Espainiako abentura kolonizatzailearen porrotarren adibidea izan zen Iradier, nahiz eta frankismoak beste irudi bat zabaldu zuen. «Iradier Espainiara itzuli zenean inork ez zuen jaso nahi izan. Erregeek eta ministroek bizkar eman zioten ez zuelako fundamentuzko ezer aurkitu. Rio Muni herrialde txikia zen, Araba baino txikiagoa, eta ez zuen inolako interesik».8. JUAN AYALA PLAZAIradier atzean utzita, hiri erdira jo dute bisitariek. Dagoeneko desagertu dira, baina hiri erdian egon dira 70eko hamarkadara arte 36ko gerran Francoren aide hilzirenen aldeko bi oroigarri, bata Juan Ayala plazan eta bestea Espainiako bankuaren eta polizia etxearen artean. Gerra zibila eta erregimena justiflkatzeko eraiki zituzten aipatu oroigarriak, eta bisitariei azaldu dieten moduan, frankismoak «hildakoen inguruan antolatu zuen arkitektura eta eszenografia» ikus daiteke oraindik ere Juan Ayala plazan.9. PROBINTZIA PLAZAJuan Ayala plazatik diktaduraren biktimen omenez Arabako Diputazioak eraikitako monumentuaren ondoan pasatu da bisita. Han gogoratu du Ayanek Bruno Ruiz de Apodaka. Poliziaburuak ehunka pertsonaren hilketan parte hartu zuen, eta beste horrenbeste salatu zituen.«Gerra garaian, Gasteizen bezala beste herri askotan, erregimenaren aurka zeuden pertsonak salatu eta hil zituzten hiltzaile famatuak daude, eta ho-rien izenek ere memoriaren eraikuntzaren parte izan behar dute».10. ANDRE MARIA ZURIAAndre Maria Zuriaren plazaren erdi-erdian dagoen monumentuaren aurrean EHUko ikerlariak aipatu du frankismoak Napoleon garaiko inbasioa gerra zibila justiflkatzeko erabili zuela: «Frankismoak lotu nahi izan zituen independentziaren aide frantsesen kontra egin zen gerra eta benetako Espainiaren independentziaren aide Francok gidatu zuen gerra». Hala, frankismo garaiko Gasteizko Udalak Andre Maria Zurian dagoen independentziaren monumentuaren eraikuntzaren mendeurrena ospatzeko ekitaldiak antolatu zituen 36ko gerra eta diktadura justiflkatzeko.11. PLAZA BERRIAPlaza Berrira iristean naziak bilakatu dira bisita gidatuaren prota-Astekoa ¿ 3gonista. Frankismoa sarritan ezkutatzen salatu bazen ere, Hitlerrek Franco laguntzeko hegazkinlari ugari bidali zituen Gasteiza. Oso jende gaztea zen, Ayanek kontatu duenez, eta gerrara baino abenturaren bila zetorren asko eta asko. «Gehien estimatzen zutena gudarien ikurrinak eramatea zen», aipatu du EHUko ikerlariak.Bada, Kondor Legioaren lehen hildakoa Gasteizko Plaza Berrian jazo zen 1936. urtean. Ayanek kontatu duenaren arabera, gau osoko parrandaren ostean naziek hegazkin erakustaldia egin zuten goizean, eta Plaza Berria zeharkatzean abioi bat erori, eta plazaren ipar-mendebaldeko izkinaren kontra jo zuen.Hegazkinlaria, errementari bat eta esne saltzaile bat hil ziren istripuan. «Gertatu zena ikusi bezain laster udal langileak bidali zituzten abioiaren svastikaren gainean izar gorria margotzera». Urte luzez frankismoak zabaldutako historia mantendu da hirian, hain zuzen errepublikazaleen erasoaren ondoriozko istripua izan zela.12.0LAGIBEL KALEAPlaza Berritik atera eta Olagibel kalera joan dira bisitariak frankismoak hiriko arkitekturan utzi dituen aztarnak aztertzeko. Espainiako Bankua eta Gobernu Zibilaren egoitzaren inguruan dauden eraikinak frankismoaren arkitektura inperialaren adibidea direla azaldu du ikerlariak. Gaineratu du kontuan hartu behar delà Gasteiz «hiri militarizatua» zela gerra garaian. «Kuartelak eta militarren eraikinak hiri osoan sakabanatuta zeuden, baita hiri erdian ere, eta, horrenbestez, oraindik militarren presentziaren arrasto asko daude inguruotan».13. FOURNIER MUSEOAAldapa gora joan da bisita. Bukatzear dago. Aiztogile kaleko Bibat museoaren aurrean Fournier fabrika frankismoaren zerbitzura Ian egin zuen aurrenetariko inprenta izan zela esan du EHUko ikerlariak, eta erregimenaren era guztietako materialak inprimitu zituela: «Sinbolo faxistak zituzten karta jokoak eta frankismoaren aldeko testuak inprimatu zituen karten atzean».Bisita amaitzeko, Santa Isabel hilerrira eraman nahi zituzten antolatzaileek bisitariak, baina berandu egin zaie, eta hilerria dagoeneko itxia dute. Lauaxeta poetaren eta Hidalgo de Cisneros militarraren historiak kontatzeke geratu dira. Gasteizko memorian frankismoak utzi dituen zenbait istorio bezala.
Author
Estitxu Ugarte Gasteiz
Author Email
Catalogue Url
Dataset Url
Metadata Updated
(not set)
Tags
Date Released
2015-02-01T00:00:00
Date Updated
Update Frequency
Organisation
Country
State
Platform
html
Language
es
Version
(not set)