European
Data Catalogues
Dataset

HTML

Sub menu


Ehun Urte Lanean Eman Zituen Jakintsu Apala - Deusto Knowledge Hub Explorer

Dataset Profile

Odm ID
cb8cef1e-a6dc-325a-bc9c-e5b6d51e1293
Title
Ehun Urte Lanean Eman Zituen Jakintsu Apala - Deusto Knowledge Hub Explorer
Notes
EHUN URTE LANEAN EMAN ZITUEN JAKINTSU APALA«Sagar arbola bezalakoa izan behar zara. Zenbat eta fruitu gehiago izan, orduan eta gehiago makurtzen da arbola. Zuk, zenbat eta gehiago jakin, orduan eta apalago jokatu behar duzu», esaten omen zion amak Jose Migel gazteari, honek eskolan oso nota onak ateratzen zituela eta. Eduki akademikoak bakarrik ez, etxean hartutako balioak ere bereganatu zituen urteen poderioz Euskal Herrian inoiz izan den gizonik jakintsuenetako bat bihurtuko zenak. Bihar beteko dira 125 urte gauero baso bat esne soilik afaltzen zuen Peruenezarre baserrian jaio zela.ERREPORTAJEAGotzon ARANBURUElizak galdu zuen edo zientziak irabazi zuen Asko esatea da Jose Migel elizarekin haserretuta zegoela, baina elkarrekin oso ondo ez zirela konpondu begi bistakoa da. Gasteizen egin zituen apaiz ikasketak, eta hil arte jantzi zuen abitua, baina Hegoaldean behintzat meza gutxi eman zituen, edo gutxi ematen utzi zioten. Iparraldeko egonaldian bai, Sarán apaiz aritu zen, baina mugaz honantzako hierarkia katolikoak ez zuen gustukoa ataundarra. Apaiztegian bertan egin omen zion galdera bere buruari: gure erlijioa deia egiazko bakarra uste dugu guk, baina besteek ere horixe pentsatuko dute bada... Erlijioen historia ikastera bultzatu zuen hausnarketa horrek, baina apaiztegiko buruei ez ei zien grazia handirik egin Barandiaranen pentsamendu libreak.Izaera horrek, aurreiritziak utzi eta datuak aztertzeko joera horrek, soziologia eta zientziak berebiziko interesarekin ikastera bultzatu zuen. igi3ko udako oporretan Alemaniako Leipzig-eko unibertsitatera joan zen, Wilhelm Wundt maisuak emandako ¿Herrien psikologia ikastaroa aditzera.Eragin handia izan zuen Wundtek Jose Migelengan, hark animatu baitzuen Euskal Herriko etnografia eta arkeologia lantzera. Alemaniatik itzulita, Fisika irakasten hasi zen apaiztegian.Leipzigtik AralarreraWundtek jarritako hazia berehala erne zen. igi6an Ataungo Jentilbaratzako gazteluan indusketak egin zituen, eta ondoren Aralarren. Bederatzi «jentilen hilobi» atera zituen argitara mendian. Kixmi pertsonaiaren kondaira ere orduan ezagutu zuen, Aralarko artzain batek kontatua: Kixmi etorri zenean jentil guztiak Jentilarriren azpian ezkutatu zirela eta betiko desagertu zirela kontatu zion. Alegia, kristautasuna Euskal Herrian nola sartu zen, metáfora bidez, Kixmi Kristo izanik.Aralarko «jentilen hilobien» berri eman zuen Euskalerriaren Aide aldizkarian, eta Donostiako Etnografia Museoko zuzendari Manuel Soraluzek argitu zion, gutun bidez, bederatzi hilobi haiek historiaurreko trikuharriak zirela. Telesforo Aranzadirekin eta Enrike Egurenekin jarri zuen harremanetan ataundarra, eta hiruko talde hau izan zen Euskal Herrian arkeologia zientifikoari hasiera eman ziona, Altzanian, Aralarren, Ataunen, Belabietan, Kalamuan, Urbian...egindako indusketekin. Lan horietan ari zirela, i936ko gerra piztu zen, eta Barandiaranek iparraldera aide egin zuen, Sara herrira hain zuzen ere.Zoritxarrak eragindako «atzerriratzea» izan arren, ordura arte ezagutzen ez zuen Euskal Herriko zati bat ezagutzeko parada eman zion Sarako egonaldiak. Herri honetako Bidartea etxean emango zituen erbesteko urte gehienak, eta egindako arkeologia eta etnografia lanak ¿Anuario de Eusko Folklore-n eman zituen argitara. Orduan hasi zen Jose Migel zaintzen bere iloba Pilar, eta hala jarraituko zuen jakintsuaren azken egunera arte.Bigarren Mundu Gerra iritsi zenean, hainbat eta hainbat iheslariri muga gainditzen lagundu zien, hegoalderantz. Horietako bat judu bat izan zen, handik sei urtera Israelgo lehenengo gobernuko ministro izatera iritsiko zena. Ataungo Sara etxean erakutsi digu Jesus Aizpuruak gizon hark Jose Migeli bidalitako esker oneko gutuna: «A Jose Miguel Barandiaran, perteneciente a la comunidad de los hombres buenos», dio.Gerren osteko jardueraGero eta sona handiagoa hartzen joan zen Aita Barandiaran. Unibertsitateetatik, zientzia elkarteetatik... etengabeko gonbidapenak jasotzen zituen, horietan hitzaldiak eta ikastaroak eman zitzan. Ikerketari ez dio uzten, ordea, eta argitalpenak bata bestearen atzetik datoz.Atauna itzuli nahiko luke, baina Espainiako Poliziak bere kontrako fitxa bat badauka, «juduzale eta masoizale» deia adierazten duena. Azkenean, ordea, lortu zuen baimena, eta I953an itzuli zen Lapurditik, Sara izena jarri zion etxera, bere jaioterrira.Sasoi bete-betean dago Barandiaran, nahiz eta osasunez bizitza osoan pattal ibili zen, Jesus Aizpuruak esan digunez. Bere lanean zorrotza zen bezalaxe, bere buruarekin ere hala zen. Esaterako, baso bat esne arrautza gorringoarekin nahastuta afaltzen zuen egunero, besterik ez. Ataun inguruko mendietan ibilaldiak egiten zituen aisialdian, eta urtetan aurrera joan ahala etxe aurreko zelaian egindako espaloian joan-etorrian ibiltzeari ekin zion. 50 metro dauzka espaloiak eta hogei aldiz ibilitakoan kilometroa osatuta gustura geratzen zen.I956an Arrasateko Lezetxi aztarnategia industen hasi zen, eta handik lau urtera Errenteriako Aitzbitarte IV. Ikasketak bukatu berri zituzten arkeologo eta historialarientzat eskola ezin hobea izan ziren indusketa hauek, esaterako Jesus Altunarentzat, gero Barandiaranen oinordeko izango zenarentzat.Goian, AitaBarandiaranenjaiotetxea, gaur egun.Erdian, lehenengoKorrikan ageri da, baieta 39 urte zitueneanere. Beherago,idatzitako lan mardula.Eta Ierro hauenondoan, erreportajehoneta mintzo direnJesus Aizpurua eta JonAizpuru.Gotzon ARANBURU- GARAiIimm¡.iIi¿*«2&WPimSi&Julio Caro Baroja ere dizipulu izan zuen, eta oso estimatua: «Gurekin hasi dek eta orain gu baino gehiago dek», esaten zuen Julioz. Altxerri eta Ekain kobetan ere taldean lan egin zuen Barandiaranek, ezagunak diren emaitza bikainekin.Arkeologiarekin bâtera, Aita Barandiaranen bigarren pasioa etnografía izan zen. Eskualdez eskualde, metodologia zientifiko bera erabiliz guztietan, Euskal Atlas Etnografikoa osatzeari ekin zion. Begien aurrean galtzen ikusten zuen Euskal Herri hura -baserriko bizimodua, herrietako ohiturak, mitologia, sinesmenak...gorde egin nahi zuen, jaso, etorkizunean testigantza bederen geratu zedin.Kuestionario luze eta zabala prestatu zuen, joaten zen tokira joaten zela adineko lekukoekin osatzeko. ig64an Euskal Etnologia Katedraz arduratzea eskaini zion Nafarroako Unibertsitateak, baita onartu ere. Ordurako 75 urte zituen, baina indarra soberan unibertsitatean klaseak emateko eta era berean Etniker taldeak sortzeko Nafarroan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.«Izan hadi apala»Bizitzaren azken urteetan, egindako lan eskergaren errekonozimendua jaso zuen Jose Migel Barandiaranek, baina ez zion sekula utzi umetan amak emandako «izan hadi apala» aholku hari kasu egiteari. 1978 eta 1987 artean Doctor Honoris Causa izendatu zuten Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustukoak eta Madrugo Konplutentseak, hurrenez hurren.Orduko Espainiako errege Juan Carlos Borboikoak eta Sofía emazteak bisita egin zioten etxe honetantxe, Sarán, Jesus Aizpuruk erakusten dizkigun argazkiek erakusten duten moduan.Azken-azkenera arte segitu zuen lanean Ataungo erraldoiak. Izan ere, ehun urte zituen ¿Euskal Herriko mitoak argitaratu zuenean. Eta 102 urte betetzera zihoala hil zen, 1991. urtean, abenduaren 2iean, bere Ataun maitean.Ekitaldi ezberdinak antolatu dira Ataunen, 125. urteurren honetarako. Barandiaranek eta berak egindako lanak pizten duten arreta oraindik ere oso nabaria da, bereziki egun hauetan.ARTELATZURTEURRENARI BURUZKO BIDEO BEREZIA:www.naiz.eusATAUNEK EZ DAUKA AHAZTEKOBERE SEME KUTTUNAAita Barandiaranen lanari segida emateko borondate argia dute, esaterako, Barandiaran Fundazioak, arlo akademikoan, eta Ataungo Barandiaran Museoak eta herriko hainbat elkartek, dibulgazio arloan.Fundazioa Jose Migel bera bizi zela osatu zen, Euskal Herriko instituzio nagusiak bum zirela. Helburua hauxe, hitzez hitz: «Jose Migel Barandiaran ¡aunaren lan ugari eta zabala sistematikoki bildu, bai lan argitaratua bai argitaragabea, izkribu guztien orijinalak katalogatu eta artxibatuz, hala ñola bere elkarrizketa, hitzaldi, batzarre edo filmaketa bidez, magnetikoki edo beste nolanahi jaso den beste edozein ahozko aportazio batuz». Horretan dihardu, adibidez, Jesus Aizpuruak, Barandiaranen euskarazko idatzi pertsonalak aztertzen ari den gizonak, baita Interneten argitaratzen ere. I947an hasi zen euskarazko egunerokoa idazten Jose Migel, oraindik iparraldean zegoela. Hika idatzi ere. «Dagoeneko galduta edo galtzear dauden hitano aldaerak erabiltzen zituen egunerokoan. Hau da, arkeologian eta etnografian soilik ez, filologia aldetik ere altxorra dugu Jose Migel», diosku Jesusek.Ataun herrian maitea dute Jose Migel. Haren oroimenezko museoa ireki zuten, eta urtero egiten dute ¿Jentilen etorrera ikuskizuna, ehunka herritarren esku-hartzearekin. Jentilbaratza Elkartea, Murkondo Elkartea, Atauniker... urte osoan aritzen dira lanean, Jose Migelek erakutsitako bideari jarraituz herritar adinekoen testigantzak jasotzen, mitologia ikertzen, neska-mutikoen arteandibulgazio lana egiten. Goierri mailan oso ezagunak dira ibilaldi magikoak, non parte-hartzaileek basoetan barrena euskal mitologiako pertsonaiekin topo egiten duten, direla Kixmi, lamiak, basajaunak edo Torto begibakarra.Aurten ekitaldi bereziak antolatu dituzte Ataunen. Horien artean bat aipatzearren, Barandiaran Museoko ¿Hamaika objektu, hamaika kontu erakusketa. Bildutako objektuen artean, Jose Migelek lehen mezan erabilitako korporala, txapela, eskuko erlojua, arkeologiako lanabesak, Aralarko mapak, ¿Euskalerriko lehen gizona liburuaren aurreneko edizioaren ale bat, argazki kamera edo higieneko tresnak... eta guztien gainetik bizikleta, Sara herrian erabiltzen zuena. Oso interesgarria izan da, baita ere, Murkondo Elkarteak prestatutako erakusketa, joandako urteotan Atauni buruz argitaratutako material grafikoa eta idatzia ikusgai jarri dueña, hala ñola kartelak, aldizkariak edo egunkariak. Ipuin kontaketak ere aipatu behar, umeek Barandiaranen berri izateko tresna gustagarri baitira.«Ez, jakina, Barandiaranen mailan, xumeagoan baizik, baina ahalegintzen gara hark erakutsitako bideari jarraitzen: lekukotasunak eta ondarea jasotzen, gal ez daitezen, eta ezagutarazten, batez ere gazteenen artean», esan digu Jon Aizpuru kazetariak, Sara etxeko atarían. Lapurdikoen antzera eraikitako etxe hau jendeari zabaltzea ere badago helburuen artean. Prestatu eta atondu egin beharko da aurrena, gizon txiki eta jakintsu handia non bizi eta lan egin zuen bertatik bertara ikus dezaten. g.a.
Author
Gotzon Aranburu
Author Email
Catalogue Url
Dataset Url
Metadata Updated
(not set)
Tags
Date Released
2014-12-30T00:00:00
Date Updated
Update Frequency
Organisation
Country
State
Platform
html
Language
es
Version
(not set)