European
Data Catalogues
Dataset

HTML

Sub menu


«arriskuak Neurtu Behar Dira, Baina Ausardia Beharrezkoa Da» - Deusto Knowledge Hub Explorer

Dataset Profile

Odm ID
25e19155-8683-3b7d-9fe5-50490a07846e
Title
«arriskuak Neurtu Behar Dira, Baina Ausardia Beharrezkoa Da» - Deusto Knowledge Hub Explorer
Notes
rnrn marI jose arangurenORKESTRAKO ZUZENDARI NAGUSIAEkonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea, Deustuko Unibertsitatean, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari nagusia da. Lehiakortasunean eta lurralde estrategian, klusterretan eta sareetan, eta politiken analisian eta ebaluazioan aditua, artikulu ugari argitaratu ditu gai hauen inguruan bertako nahiz atzerriko aldizkarietan.«Arriskuak neurtu behar dira, baina ausardia beharrezkoa da»Maider EIZMENDI | DONOSTIAEkonomia alorrean argi-ilun asko ikusten ditu oraindik. «Optimismorako» datu eta egoera hainbat aipatu ditu, baina «lañaren sorrera makal» dago eta horrek «krisiaren alderik gogorrenak» eramaten ditu kalera. Enpresa asko ere ahulduta daudela dio, eta egoerari buelta emateko oinarrizko deia produktu eta zerbitzu propio eta desberdinak izatera pasatzea. Erronka nagusi bi azpimarratzen ditu, izan ere: berrikuntza eta nazioarteko merkatuetara zabaltzea.Urte berriaren atarian, ekonomiaren suspertzeaz hitz egiten ari dira hainbat alorretatik, baikortasunerako arrazoirik badago Baikortasun puntu bat nabari da, badirelako, izan ere, ekonomia suspertzen ari deia pentsarazten duten adierazle ekonomikoak. Nazioarteko nahiz bertako erakundeek ematen dituzten aurreikuspenek ekonomia apurka baina hazten ari dela diote. Oraindik, ordea, egoera makal dago. Krisia luze doa eta krisiaren ondorioak hasieran baino gogorrago nabaritzen dira une honetan. Lañaren sorrera makal dago eta hori kalean agerikoa da. Enpresetan ere bai. Normalean krisi baten hasieran enpresak irauteko sendoago daude, bizirauteko baliabide gehiago dituztelako pilatuta, baina denbora pasa ahala ahultzen joan dira asko.Enpresekin zuzenean egiten duzue Ian, zer giro sumatzen da haien artean Enpresen artean denetarik dago, jakina. Badira batzuk une honetan oso ondo lehiatzen ari direnak. Kanpo merkatuan saltzen dute, produktu sendoak dituzte, pertsona prestatuak dituzte, teknologia mailan berritzaileak dira... Horien artean baikortasuna handiagoa da, jakina, besteak beste, batzuk hazten ari direlako. Azken batean, enpresa horiek merkatu-nitxo bat identifikatu dute mundu mailan, behar zehatz batzuk dituena eta horietara egokitutako produktu eta zerbitzuak eskaintzen dituzte. Badira, ordea, beste enpresa batzuk, tamaina txikikoak gehienetan, ondoan kokatutako enpresa handiei hornitzen aritu direnak, prozesu produktiboko zati txiki batMKrisia luze doa eta ondorioak hasieran baino gogorrago nabaritzen dira une honetan. Lañaren sorrera makal dago eta hori kalean agerikoa da.eginez. Ez dute produktu edo zerbitzu propiorik eta beraz, beren bezero nagusienetakoa beste herri bâtera mugitzen denean edo hari gaizki doakionean, galduta daude. Horiek zailtasun gehiago dituzte gaurko egune-Eta egoera horretan zer egin Enpresei zail egiten zaie eraldaketa bat egitetik produktu propio bat izatera pasatzea. Institutuan bultzatzen ditugun dinamiketan aztertzen dugu enpresa hauek nola hobetu dezaketen beren egoera, ñola pasa daitezkeen produktu propio bat izatera, hori baita bidea. Enpresa handiago batekin elkarlanean aritzea izan daiteke bideetako bat. Enpresa handiak merkatuan eta atzerrian mugitzen dira eta identifikatuak dituzte hainbat behar. Askotan atzerrian hainbat produktu erosten dituzte, bertako enpresek zentro teknologiko batekin elkartuta, esaterako, ekoiztu ditzaketenak. Enpresa handientzat hori abantaila bat da, azkenUBehar-beharrezkoa da eskualdez eskualde dauden gaitasunak aztertzea, zonaz zona zertan garen onak jakitea.batean produktu hori atzerrian soilik erosi beharrean, bertan beste aukera bat ere baduelako. Enpresa txikiek, berriz, soilik enpresa handiagoek eskatzen diotenaren menpe egon gäbe, produktu propio bat izatea lortzen dute modu horretan atzerriko merkatuan ere saldu dezaketena.Ez dira goizetik gauera gertatzen diren aldaketak.Bai. Prozesu hauek ez dira egun batetik bestera gauzatzen, denbora behar dute, probak egin behar direlako, prototipoak sortu... Gure helburuetako bat, institutu gisa, EAEko lehiakortasuna hobetzea da, eta horretarako, enpresa txikietan dauden ahultasunak identifikatu behar ditugu.Atzera bueltarik ez duten egoerei aurre hartu behar zaie.Bai noski. Aurkeztu genuen azken lehiakortasun txostenean aipatu genuen behar-beharrezkoa delà eskualdez eskualde dauden gaitasunak aztertzea,iai.riARGAZKIAK: Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESSan.jakitea zonaz zona zertan garen onak. Behin azterketa hori eginda, gauza berriak egiten has gintezke, une honetan hazkuntza handia duten herrialdeetan egin ezin ditzaketenak; baina horretarako inbertsioa behar da. Krisi hasieran, koltxoi ekonomikoa izanez gero, inbertitu daiteke eraldaketa hori egiteko, baina finantzarioki ahuldua bazaude zaila da pauso hori ematea.Kontua da maiz egoera larri batean egon arte ez garela animatzen pausoak ematera eta ura leporaino dugunean zaila delà halako salto bat ematea. Joera humanoa da.Joera hori aldatzeko balio izan du krisiak behinik behin Nik baietz esango nuke. Gauzak ondo doazenean inertziaz jokatzen dugu eta ez gara pentsatzen hasten norantz goazen. Krisiak dena astintzen du eta askoz gehiago pentsarazten digu bai enpresa gisa, bai herri gisa, baita pertsona gisa ere. Oro har, esango nuke egon delà hausnarketarako geldiunea.Berrikuntza aipatu duzu behin eta berriz, hori da erronka nagusia Nire ustez, bai. 8oko hamarkadan batez ere produktu merkeagoak ekoitzita lehiatzen ginen. goeko hamarkadan kalitatezko produktuak eginez lehiatu ginen, eta horretarako, enpresen arteko lankidetza indartu zen. Orain horiekin ez da nahikoa; gai izan behar dugu produktu eta zerbitzu desberdinak egiteko, beste batzuk egiteko gai ez direnak, bereziak direnak, ezaugarri berriak dituztenak... Azken batean, hori da berritzea. Horrek ezinbestean ezagutza ondo kudeatzea eskatzen du. Enpresetarako baliagarria den ezagutza ez dago soilik barruan, eta hori dela-eta, eredu irekiagoak izatea oinarrizkoa da. Zentro teknologikoekin, unibertsitateekin, beste eragile batzuekin... Ian egin behar da haien ezagutza integratzeko. Enpresa barruan ere eraldaketa egin behar da, bertan dagoen ezagutza, según eta nolakoa den antolaketa, ez delako ondo ustiatzen. Antolaketa hierarkikoa badugu, eta pentsatzea eta erabakitzea zuzendaritzaren esku baldin badago soilik, enpresan dagoen ezagutza guztia ez dugu integratzen. Enpresa batean daudenJpSENaMupertsona guztiek dute maila desberdinetako ezagutza, anitza, eta enpresa ereduak erraztuko du edo ez ezagutza berrikuntzaren zerbitzura jartzea. Arlo horretan lanean aritzen gara, enpresei barne ereduak aldatzen laguntzen.Produktu berritzaile eta espezifikoak egiten baditugu, merkatuak zabaltzea ere oinarrizkoa izango da.Bai, barne merkatuan bakarrik saltzen badugu eta produktu eta zerbitzu berritzaileak egiten baditugu ez daukagu nahikoaeskari. Mundu zabalean pentsatzen jarriz gero, aukerak anitzak dira. Lehiatzeko gaitasuna asko handitzen da, ez soilik kanpoan saltzeko aukera dugulako, aukera eta egiteko modu desberdinei buruz asko ikasten delako ere bai.Aipatu ditudan bi erronkak elkarri oso lotuak daude. Produktu eta zerbitzu berritzaileak dituzten enpresak askoz ere errazago nazioartekotzen dira, baina, aldi berean, nazioarteari begira jarriz gero, berrikuntzako gaitasunak handitzen dira nabarmen.Krisiak dena astintzen du eta askoz gehiago pentsarazten digu bai enpresa gisa, bai herri gisa eta baita pertsona gisa ere norantz goazen.uNazioartera zabaltzeko baliabideak behar dira, baina horiek izatea bezain garrantzitsua da estrategia bat izatea«ZOZOroko Europa ¡ehiakor, inklusibo eta gogoetatzailea izatea da helburua»Horizon 2020 programaren aholkulari gisa aritu zara, zein helbururekin gauzatu duzue eztabaida Ikerketarako ematen diren diru funtsak kudeatzea da Horizon 2020 programaren helburua. Helburu eta erronka desberdinak finkatu dira. Horietako bat 2020an Europa lehiakor, inklusibo eta gogoetatzaile bat izatea da, eta horretarako, alor desberdinetako hainbat bildu gara -Societal Challenge 6 Europe in a changing world Inclusive, Innovative and Reflective Societieshura irudikatzeko eta adosteko zein elementu oinarrizko landu behar genituzkeen hartara iristeko.Zein elementu oinarrizko landu dituzue Europar sentimendua izan da, esaterako, landu dugunetako bat, baina baita ere ingurumenari lotutako lerroak edota jabego ereduen ingurukoak. Eztabaida aberasgarri eta anitzak izan ditugu, eta haiekin txosten bat osatu dugu. Haren arabera egin da ikerketarako finantziazio programa.Beste lantalde batzuk ere eratu dira beste alor batzuetan prozesu bera gauzatzeko. Azken batean, adituen taldeak osatu dituzte Europar Batzordeak ez dezan bere kasa erabaki non inbertitu behar den ikerketarako dirua.Enpresa txikien larria aipatu duzu lehen, nola egin aurre erronka handi hauei Enpresa txikiek duten arazoa baliabideena da. Noski, berrikuntzarako eta nazioartekotzeko baliabideak behar dira, baina horiek izatea bezain garrantzitsua da estrategia bat izatea, norantz joan nahi duzun finkatzea eta horretarako zein pauso eman nahi dituzun jakitea. Zure joera beti inertziaz jokatzea izan bada zaila da. Lehenik eta behin beharrezkoa da gelditzea eta hausnarketa bat egitea. Ondoko enpresa handiago batek edota zentro teknologiko batek lagun zaitzake ondoren baliabideak lortzen. Ausardia izatea ere beharrezkoa da. Honek ez du esan nahi arriskuak neurtu behar ez direnik, baina bere horretan geratuta ez da ezer lortzen.Irekitzeaz mintzo zara behin eta berriz eta filosofía aldaketa aipatzen duzu.Bai, berrikuntza oinarri hartzean, filosofia aldaketa ezinbestekoa da. Izan baditugu puntu sendo asko: gure oinarrietan bada auzolanaren, mundu kooperatiboaren edota lankidetzaren filosofia. Aurrerapauso handiak eman behar dira oraindik ere, baina gero eta enpresa gehiago daude langileen partehartzea gero eta gehiago bultzatzen dutenak.Ezagutzari helduta, badira ikasitako hori merkatuaren eskuetara jartzeko modurik ez duten pertsonak.Pertsona baten ezagutza ez da kudeatu behar, pertsona batek aukera izan behar du nonbait txertatzeko eta krisi garai honetan bada jendea oso ondo prestatua, gaitasun handiak dituena eta ezagutza hori txertatzeko ingurune egokirik ez duena. Hori baliabide galera handi bat da. Pertsona horrek duen aukeretako bat zerbait sortzea da, baldin eta gaitasunak baditu eta ekintzailea bada. Horrek eskatzen du, ordea, pertsona horrek baliabide batzuk eta laguntza bat izatea. Batzuetan ez da erraza eta kontestuak ez du laguntzen.Enpresaren barruan badago, nire gomendioa proaktiboa izatea da, hau da, egitura aldekoa ez bada ere, aukera dago jarrera hori hartzen duen pertsonaren ideiak modu onean hartzeko.
Author
Maider Eizmendi | Donostia
Author Email
Catalogue Url
Dataset Url
Metadata Updated
(not set)
Tags
Date Released
2014-12-31T00:00:00
Date Updated
Update Frequency
Organisation
Country
State
Platform
html
Language
es
Version
(not set)