European
Data Catalogues
Dataset

HTML

Sub menu


Adimen Artifizialaren Gizarterat - Deusto Knowledge Hub Explorer

Dataset Profile

Odm ID
d46f6442-19ef-32f8-bc19-9c068fa0a0b6
Title
Adimen Artifizialaren Gizarterat - Deusto Knowledge Hub Explorer
Notes
Adimen artifizialaren gizarteratArkaitz Almortza MuroAdimen artifizialak giza arrazaren amaiera ekar dezake». Garbi mintzatu zen Stephen Hawking zientzialari ezaguna abenduan, BBC telebista katean egin zioten elkarrizketa batean. Haren hitzetan, sistema artifizialak gizakiaren inteligentzia gaindituz gero, arriskuan egonen litzateke pertsonen eboluzioa, gailuek kontrola har dezaketelako eta birdiseina daitezkeelako. Zuzen aritu zen, eta hausnarketarako bidea zabaldu zuen; halere, egun, errealitatetik baino, zientzia fikzioko film bateko gidoitik gertuago daude Hawkingen hitzak.Aspaldiko ametsa du gizakiak bizirik ez duten materiei bizia ematea. Historian zehar hamaika adibide aurkitu daitezke; horietan ezagunena da Frankestein, Mary Shelley idazleak 1818an sortu zuen pertsonaia. Adimen artifizialaren gala zientziaren alor askotan lantzen da, baina bereziki informatikaren munduan eman ditu pauso nabarienak. 1956an, Dartmoutheko (AEB) Biltzar baten barruan sortu zuten hitza John MaCarthy, Marvin Minsky eta Claude Shanoon ikertzaileek. Oso etorkizun itxaropentsua marraztu zuten; antza, ahoz gora esan zuten gizakiaren adimena imitatzea izan behar zuela zientziaren eta teknologiaren helburuetako batek. Garai berri baten ateak zabaldu zituzten.Aitzol Astigarraga informatikan lizentziaduna da, eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa taldeko kidea. Oso ongi ezagutzen du gaiak zer bilakaera izan duen: «Hastapen horietan, Descartesen ikuspegiarekin bat egin zuten: gorputza eta adimena bi izate ezberdin gisa hartzen zituzten; hots, adimena garunean gertatzen zen prozesu gisa hartzen zuten, gorputzetik bereizitakoa». Horiek hórrela, beren helburua izan zen giza burmuina birproduzitzea, eta, horretarako, logikan oinarrituriko programak eta ikasteko gal diren sistémale sortu zituzten.Oso bilakaera baikorra izan du ikuspegi horrek teknologien alo-W1¿CIrudian, Nao robot humanoidea; pertsona-robot elkarrekintza lantzeko darabilte EHUn. aitzol astigarragarrean. Dena déla, pauso bat harago eman behar déla deritzote mundu horren barruan diharduten ikertzaile askok; finean, aldarrikatzen dute adimena burmuinetik at ere garatzen déla eta munduarekin harremanetan dagoela. Astigarragak azaldu duenez, apurka-apurka robotikan gertatzen ari da aldaketa hori, eta hurrengo erronka da gizakiarekin interakzioan ibiliko diren robotak sortzea, hau da, sentsoreen bidez inguruko informazioa jaso eta interpretatzeko gai izango dlrenak.Adimen artifizialarekin askok irudikatzen duten etorkizun beltz horretatik oso urrun dago egungo errealitatea. Gizakiari planto egin beharrean, herritarren mesederako erabiltzen da; eta ongi errotzen hasia da. Etxe askotan aurkitu daiteke horren adibide ezagun bat: xurgagailu automatikoa. «Oso esaldi esanguratsua bota zuen behin Rodney Booksek, Roomba robot xurgagailua merkaturatu zuenak: lEz nau beldurtzen pentsatzeak gizakien pareko bihur daitezkeela robotak; beldurtu egiten nau, ordea, roboten gero eta antz handiagoa daukagula gizakiok».Hainbat bideo jokok ere erabiltzen dute adimen artifiziala, jokalarien mugimenduak ikasteko eta errepikatzeko, eta Google bila-tzaileak adimen artifizialean oinarritzen ditu bilaketak. Medikuntzaren alorrean, halaber, gero eta leku nabariagoa du; Donostiako Poliklinikan, esaterako, gertuko adibide bat jartzearren, Da Vinci zirujau robota erabiltzen dute, zenbait ebakuntza txiki eta zehatz egiteko.Adimen artifizialarekin egin nahi den erabileran dago gakoa. Japonia eta AEB Amerikako Estatu Batuak dira robotikaren mun-© iiMLuzera begira, ez dakit non utziko gaituen; luze gäbe, nik usté dut oso gauza onuragarriak lortzen ari garela»Aitzol AstigarragaEHUko Robotikako ¡kertzaileaduan punta-puntan dabiltzan herriak. Astigarragaren hitzetan, pertsonen esku dago adimen artifizialari emango zaion erabilera; era batekoa izango da, edo bestekoa: «Japonian, esaterako, lau pertsonako robot bat dago. Gailuaren eta herritarren arteko elkarrekintzan dlhardute. AEBetan, berriz, robot militarrak ari dira diseinatzen; oro har, defentsarako bideratzen ari dira, eta ar-mak erabiliko dituzten robotak ari dira sortzen».Egitasmo ugariEtorkizunari begira, hamaika ikerketa alor daude martxan. Robotikan, esaterako, ikusmen artifiziala da eremu garrantzitsuenetako bat. Irudi digitalen bidez, gailuak informazio esanguratsua atera beharko du, hala noia pertsonak identifikatu, aurpegi ezberdinak ezagutu eta ezaugarri emozionalak jaso beharko ditu. Era berean, robotaren eta gizakiaren arteko elkarrekintza sortzea da beste erronka bat. Astigarragaren lantaldea, adibidez, Nao robot humanoidearekin ari da lanean, eta pertsona-robot elkarrekintzan ari dira.2014an, pauso nabari bat eman zen, elkarrizketak sortzen dltuen Eugene Goostman programak Turingen testa gainditu baitzuen -makina adlmendun bat eta pertsona bat bereizteko metodoa-. Halere, urteek aurrera egin ahala, galderak indartuz doaz: noraino iritsiko dira makinak Hawkingek aurreikusten duen gizartea izanen al da biharkoa «Luzera begira, ez dakit non utziko gaituen; baina luze gäbe, nik uste dut oso gauza onuragarriak lortzen ari garela», deritzo Astigarragak. Geroak du erantzuna.
Author
Arkaitz Almortza Muro
Author Email
Catalogue Url
Dataset Url
Metadata Updated
(not set)
Tags
Date Released
2015-04-01T00:00:00
Date Updated
Update Frequency
Organisation
Country
State
Platform
html
Language
es
Version
(not set)