European
Data Catalogues
Dataset

HTML

Sub menu


Ahantzitako Ahotsen Hotsa - Deusto Knowledge Hub Explorer

Dataset Profile

Odm ID
a2b9ca9a-42f0-3f5d-bc83-ee83727ca4d5
Title
Ahantzitako Ahotsen Hotsa - Deusto Knowledge Hub Explorer
Notes
Ahantzitako ahotsen hotsaBertsolaritzaren sekretuak. Isilduriko emakumeen historia estreinatuko dute bihar, Hemanin b Musika, antzerkia eta bertsoak batuz, emakume bertsolariak gogoratuko dituzteSaioa Alkaiza GuallarBilintxek bertsoak jam zizkiolako baino ez dakigu noizbait izan zela. Bâtera aritzeko gonbita egin ziolako: «Aspaldlan, Joxepa, / famatua zeunden, / gu berriz ikusteko/ desiotan geunden; / Hondarrabi aldian / adltzen genduen/ dama bertsolari bat / nola bazeguen, / zeiñak Euskalerrian/parerik etzuen». Hondarribiko Joxepa deiturikoari jarritako sei bertsoetako aurrena da hori. Besterik ez da jakin sortzaile horri buruz, ez bertsorik, ez pasadizorik. Ezta abizenik ere. Gizon batek haren inguruan esandakoa da gaur egunera heldu den bakarra. Eta harekin gertatu den bezala, emakumezko bertsolari makina batekin pasatu da: Joxepa Anttoni Petriarena, Xenpelar; Plazida Otaño; Mikela Elizegi... Ezezegunak dira ia. Horregatik, Bertsolaritzaren sekretuak. Isilduriko emakumeen historia emanaldiaren bitartez, hamabi emakumezko bertsolari ekarri nahi ditu gogora Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Bihar estreinatuko dute obra, Korrika Kulturalaren barruan, Hernaniko Biteri kultur etxean (Gipuzkoa), 19:00etan. Datozen asteotan, hainbat herritan eskainiko dute ikuskizuna.Memoria kolektiboaren inguruko hausnarketa da obra; emakumeen presentzia erdigunean jartzen duen antzezlan musikatua. Izan ere, orduko emakume inprobisatzaileen materialik heldu ez izana «ez da kasualitatea», Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko Jokin Labaienen ustez. Nerea Elustondo lankidearekin bâtera, isilpean egondakoa argitara ateratzeko Ian egin du azken hilabeteotan, obra gorpuztu arte.Xenpelarren oroimenari tiraka hasi zen dena. Ez bertsolaritzaren historian letra larriz idatzi izan den Frantzisko Petriarena Xenpeiar-en oroimenetik, ez; Joxepa Anttoni Aranberri Petriarena Xenpelar-en oroimenetik baizik. Errenterian (Gipuzkoa) jalo zen, 1835an, eta bertsotan aritu zenNahiko esanguratsua da nola gizonezko bertsolarien istorioak heldu diren eta emakumeenak ez»Jokin LabaienGipuzkoako Bertsozale Elkarteko kidealak, eta ikerketa egiteko eskatu zion Elixabete Perezi, Deustuko Unibertsitateko irakasleari. Gero, ikerketa hori oinarri, Xenpelarren bizitza azaltzen zuen unitate didaktikoa kaleratu zuen elkarteak, eta emanaldi bat. Oraingoan, antzeko zer edo zer egin nahi izan dute. «Euskal Herri osora zabaldu nahi izan dugu emanaldia».Baina ez da Ian erraza izan. «Nahiko esanguratsua da nola XIX. mendetik hona, gizonezko bertsolarien istorioak heldu diren, eta emakumeenak ez diren iritsi». Hamaika buruhauste sortu dizkie garai bateko dokumentuak aurkitzeak eta aztertzeak. «Bilaketa Ian nahiko esker txarrekoa da: istorio batzuk aurkitzea eta ez jakitea zein puntutaraino den egia, beste batzuen inguruan ia informaziorik ez aurkitzea...». Nekeza izan da, baina erdietsi dute xedea. Azkenean, hamabi lagunen pasadizoak arakatu eta taularatuko dituzte. HondarribikoJoxepa Antoni Aranberri, Xenpe/ar (ezkerrean), lagun batekin. auspoabildumaJoxepaz eta Xenpelarrezgazte-gaztetatik, bai etxean, bai gain, ikus-entzuleari beste hamarfabrikan eta jostundegian ere. abeslari aurkeztuko dizkiete:Idatziz ere bal: esaterako, ezagu- Sabina eta Mikela Elizegi; Joxepana da neskazaharren aide Enrike Inazi Azkune; Plazida Otaño;Elizetxeri erantzunez idatzitako Maria Luixa Erdozio; Marianasorta. Haren oroitzapena berritu Hargain; Mariana Etxegarai, Añanahi izan zuen Errenteriako Uda- Debrua; Martxelina Lopetegi, etaJoxepa Zubeldia. Emaitza espero baino hobea izan da, gainera: «Konturatu gara XIX. mendean emakumezko bertsolari asko zeudela, bat-batean egiten zuten asko ere, eta oso maila onean».Antzerkia eta bertsoak, batAhantzitakoak gogora ekartzeko xedez sortu dute proiektua. Argia da helburua: «XIX. mendeko bertsolari horiek oholtza gainera igotzea, eta euren anekdotak eta bertsoak kontatzea». Horretarako, espektakulu diziplina anitzekoa prestatu dute. Musika, antzerkia eta bertsoak uztartuko dituzte, eta, hala, XIX. mendera egingo dute salto, betiere egungo errealitatearekiko lotura galdu gäbe. Oskar Estanga eta Hodei Unzueta antzezleek jokatuko dituzte rol nagusiak, eta Jokin Labaienek berak egingo ditu narrazio nagusiak. Entzungodiren bertsoak XIX. mendekoak izango dira, bai emakume bertsolari horiek botatakoak, bai testuinguru horretan sortutako beste batzuk ere.Hausnarketa eragin nahi dute, nolanahi ere; Labaienek ez du ikuskizunaren esanahia sobera azaltzeko asmorik, ikuslearen esku utzi nahi du interpretazioa. «Norberak gogoeta egitea da helburua, ez erantzunak ematea. Historia gordin kontatu, eta ikusentzuleari zer pentsatua emango dio». Ondorioz, «ahalik eta fidelen» islatu dituzte pasarteak. Era berean, azpimarratu dute aztertutako gatazkak ez ziela soilik eragin emanaldian ageri diren dozena bat bertsolariei. «Gutxi iritsi dira guregana; Auspoa sailean batzuk badaude, baina pentsatzen dugu beste asko, asko eta asko egon izan zirela eta horien inguruan ez deia ezer gorde».
Author
Saioa Alkaiza Guallar
Author Email
Catalogue Url
Dataset Url
Metadata Updated
(not set)
Tags
Date Released
2015-02-21T00:00:00
Date Updated
Update Frequency
Organisation
Country
State
Platform
html
Language
es
Version
(not set)