European
Data Catalogues
Dataset

HTML

Sub menu


Bai Horixe - Deusto Knowledge Hub Explorer

Dataset Profile

Odm ID
45c06b9e-5959-35ef-8ef8-4030711211fd
Title
Bai Horixe - Deusto Knowledge Hub Explorer
Notes
BAI HORIXERUFINO IRAOLAEgiazko erlijiobakarra dagoelausté dutenak %2iingumdira EAEniiiflMEz dakit zenbateraino den ezaguna, gure artean, hemen aldizkaria. Baina ezin ukatu, nire iritzian bederen, oso interesgarria dela tratatzen dituen gaiak kontuan harturik eta, gainera, oso-osorik euskaraz. hemen, erlijio gogoetarako aldizkaria, dio epigrafe nagusiak; horrelaxe, minuskulaz. Ez dakit mezu konkreturik badagoen letra txikiz eskribitze horretan, baina, baldin badago, apaltasunarena izango da. Apal bezain sakon jorratzen ditu, ordea, edukiak. Urtean lau ale ateratzen dira, liburuki formatuan. Hamar urteko ibilaldia egin du jadanik, eta berrogeita lau ale kalean. Joxe Arregi ezagunak zuzendu zuen bolada batean, eta orain Jose Mari Arsallusen gidaritzapean publikatzen da.Urrutira joan gabe, azkeneko alea hartzen badugu, gogoeta biziak eta sakonak ageri dira. Adibidez, Xipri Arbelbideren Apez beltzak Euskal Herrian. Baina beste baterako utzi beharko dugu, eta Javier Elzo soziologo ezagunaren ikerketan sartuko gara burubelarri, neurriak ametitzen digun arte. Hego Euskal Herriko erlijiotasunaren deskribapen enpiriko laburra izenburu luzea du beasaindarraren lanak.Ikerketaren arabera, PPren inguruko ikasleen artean da bere burua katoliko praktikantetzat jotzen dutenen sailik handiena (hirutatik bat), eta ateo eta agnostikoen proportziorik txikiena (bostetatik bat). Gainera, PPren jarraitzaileak diren ikasle katoliko praktikanteak eta ez-praktikanteak batzen baditugu, %72ra iristen dira. Bestetik, %5,5 dira katolikoa ez den beste erlijio bat daukaten euskal gazteak; horietan artean, %2 musulmanak eta beste horrenbeste, ebanjelikoakEuskal ikasleen artean, %26 dira katoliko praktikanteak., sare pribatuan, %17. Praktikanteak eta ez-praktikanteak batzen baditugu, %25 publikoan eta %32 pribatuan. Ateoak eta fededun ez direnak batzen baditugu, %43 publikoan eta %31 pribatuan; horiez gain, indiferenteak eta agnostikoak ere hor daude: %12 publikoan, %13 pribatuan.Hemezortzi urtetik gorakoen artean, EAEn %17 dira astero elizara joaten direnak; Nafarroan %20 eta Espainian %17. Beste datu polit bat: Jainkoari egunero otoitz egiten diotenak %20 dira EAEn, %25 Nafarroan eta %23 Espainian. Jainko pertsonalean sinesten dutenak %33 dira EAEn, %37 Nafarroan eta %44 Espainian. Beste espiritu eta indar motaren baten sinesten dutenak: %27 EAEn, %26 Nafarroan eta %26 Espainian ere. Egiazko erlijio bakarra dagoela uste dutenak %21 dira EAEn, %22 Nafarroan eta %23 Espainian. Amen.
Author
Rufino Iraola
Author Email
Catalogue Url
Dataset Url
Metadata Updated
(not set)
Tags
Date Released
2015-02-26T00:00:00
Date Updated
Update Frequency
Organisation
Country
State
Platform
html
Language
es
Version
(not set)