European
Data Catalogues
Dataset

HTML

Sub menu


Euskal Autonomia Erkidegoko ur masen kalitatearen estatistika 2013. - Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak

Dataset Profile

Odm ID
33333e05-68c5-3991-9150-f8ede6449b41
Title
Euskal Autonomia Erkidegoko ur masen kalitatearen estatistika 2013. - Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak
Notes
DeskribapenaUraren Euskal Agentziak kudeatzen du EAEko lurrazaleko ur-masen egoeraren jarraipena egiteko sarea eta, berari esker, EAEko ibai, trantsizio-ur, itsasertzeko ur eta barruko hezeguneen egoera ekologikoaren jarraipena egin daiteke. Martxan jarri zirenetik, uren egoera baloratzeko sistema desberdinak proposatu dira aipatutako proiektuan, Uraren Zuzentarau Markoak eskatzen duenaren arabera betiere. Euskal Autonomia Erkidegoko lurrazaleko ur-masen kalitatea zaintzeko sarearen barruan barne hartuta dauden hainbat proiektu landu eta garatzen ari dira gaur egun. Lurrazaleko ur-masen egoeraren jarraipena egiteko proiektu guztietatik lortutako informazioa datu-base batean erregistratzen da (URSAREA) eta, horrez gain, laginketa-kanpaina bakoitzean lortutako informazioa interpretatu eta islatzen duten txostenak lantzen dira.Lurrazaleko uren kalitatea kontrolatzeko funtsezkoak dira honako alderdi hauek:Laginketa-estazioen sare bat diseinatzea. Horiek eremu hautatua osatzen dute eta horiek aztertuz lortuko da ur-masa edo -azpimasa baten egoera kalifikatzea. Laginketa-estazio bakoitzarekin lotuta hainbat laginketa-puntu bereiziko dira, azterketaren xede diren aldagaien arabera, azterketaren xede den matrizearen arabera eta laginketa-puntuaren ezaugarrien arabera.Lanaren kontrola eta zaintza egiteko hainbat puntuk osatzen dute sarea; halaber, interkalibrazio-sareko eta erreferentziazko sareko puntuak bereizten dira sarean.Laginak hartzea azterketa biologikoa eta fisikokimikoa egiteko.Azterketa biologikoak, laborategiko lanaren zati bezala. Xede horrekin, azterketaren xede diren ekosistemetako hainbat konpartimenturen osaera eta ugaritasuna aztertuko dira: makroornogabe bentonikoak, fauna iktiologikoa, uretako flora (makrofitoak, makroalgak eta angiospermak).Hainbat matrizeren (ura, sedimentua, biota) azterketa fisikokimikoak. Horretarako, baldintza fisikokimiko orokorrekin eta substantzia poluitzaile berariazkoekin erlazionatutako aldagaiak aztertuko dira laborategian, eta horien kontrola egingo da ondoren
Author
Author Email
Catalogue Url
Dataset Url
Metadata Updated
(not set)
Tags
Date Released
2015-09-04T00:00:00
Date Updated
2015-09-04T00:00:00
Update Frequency
Organisation
Country
State
Platform
html
Language
es
Version
(not set)