European
Data Catalogues
Dataset

HTML

Sub menu


Atzera Begira, Bost Begirada - Deusto Knowledge Hub Explorer

Dataset Profile

Odm ID
0e61aa58-351b-3628-924b-25fc186242ba
Title
Atzera Begira, Bost Begirada - Deusto Knowledge Hub Explorer
Notes
Atzera begira, bost begiradaAnakoz Amenabar GasteizHilabeteotan gertatutakoak gogoratu eta gogoeta egiteko garaia izan daiteke uda. Irailetik uztailera bitartean, hauteskundeak, manifestazioak,kirol txapelketak, musika jaialdiak, Ian gatazkak, ikuskizunak eta zenbatu ezinezko beste hamaika gertakari izan dira lurraldean. Horietako batzuk gogora ekartzea galdegin die Arabako Hitza-k hainbat atorretan erreferente diren lagunei: ekonomia, gizarte, politika, kultura eta kirol gaiak landu dituzte.Politika jorratu du Mikel Gomez politologoak, Europako hauteskundeek Araban utzitako arrastoari eta Martxoak 3ko biktimek aurten bizitakoari begira; Amelia Barquin Huheziko irakasleak landu du gizarte gaia, Gasteizko aide zaharreko eskolan egindako lanetatik abiatuta, kultura aniztasunaren eredu den es-kolatik; Unai Villalba EHUko irakasleak ekonomia izan du solasgai, kutxen pribatizazio prozesuari adi, aurrerantzean ere izango dituen ondorioengatik; Joseba Cabezas Jazz Uhinak egitasmoko zuzendariak, kultura, Kepa Munia idazlearen azkeneko lana gogoan; Olga Jimenez kirol kazetariak kirolari dagozkionak landuditu, Paula Gomez gimnastak egindako balentriarekin eta Alavesek izan zuen «mirariarekin». Ikasturtean izandako gertakariak ugari badira ere, eurentzat «berezienak» direnak hautatu dituzte; gaiaren arabera, egunkarietako lehen orrialdeak bete dituztenak zein erdi ezkutuan igaro direnak. .IhbilduinJ»EH Bildu koalizioaren hauteskunde mitina, Gasteizen. jijanan ruiz / argazki pressObrak amaitu ondoren bisitatu zuen eskola Javier Maroto alkateak, urtarrilean. arabako.hitzaMikel Gomez. Joera aldaketa ekarri dute Europako bozekOAzken hilabeteetako politikari erreparatuta, Europako hauteskundeak nabarmendu ditu Mikel Gomez politologoak. EH Bilduk Araban izan zuen garaipena gogoratu du: «Egia da zalantza batzuk sortzen direla parte hartzea apala izan zelako eta horrek mobilizatzen diren hautesleen aide egiten duelako beti, baina egia da, halaber, aurreko hauteskundeetan ere EH Bilduren igoera nabaritu zela; botoetan askorik ez bada ere, posizioan bai, behintzat». Politika garai berri baten ondorioa déla usté du, «estatuko alderdien krisi nabarmenarekin, batetik, eta ezkerreko Podemos indar berriarekin, bestetik».Gomezen ustez, joera aldaketa bat dator Araban, hautesle soziologiaren aldaketarekin bâtera: «Gaztela edo Andaluziako etorkinen populazioak behera egin du, eta haien seme-alabek izan dezaketen izaera nazionalista erabakigarria izan daiteke».Hauteskundeekin bâtera, Martxoak 3ko biktimen «garai historikoa» aipatu du Gomezek. «Horma batekin egin dute topo beti, estatu espainolarekin, eta entzuteko prest dagoen epaile bat aurkitu dute. Horrek duen garrantziagatik bakarrik, historikoa da».Amelia Barquin. Kulturaniztasuna ikur duen eskolaOUrteetan, Gasteizko aide zaharreko bizilagunen aldarrikapen nagusietako bat izan da eskola, eta ikasturte honetan lortu dute eraikineko lehenengo lanak egitea, auzokideek udalarekin negoziatu ostean. Amelia Barquin Huheziko irakasleak han egindako lana nabarmendu nahi izan du: «Hau ez da berez gertatu den gauza bat; auzo baten borrokaren ondorioa da; eta are garrantzitsuagoa iruditzen zait orain, alkateak herritar batzuk beste batzuen kontra bultzatzen dituenean, etorkinek iruzur egiten dutela edo gizarte laguntzak desegoki kobratzen dituztela esanez».Izan ere, «kultur aniztasuna» da aide zaharreko eskolaren ezaugarrietako bat, auzoaren osaeraren isla: tokikoak eta etorkinak biltzen ditu. «Herritarrok badakigu elkarbizitzen, zorionez, eta hau adibide bat da, nola politikariak leku batetik doazen eta herritarrok beste batetik». Duela hilabete batzuk amaitu zituzten eskolako lehenengo lanak, eta azaroaren ekingo diète berriz; ikuspegi arkitektoniko berri bati esker, hormarik gabeko espazio zabalekin, eredu pedagogiko berritzailea ere ¡zango du.Unai Villalba. Finantza krisia eragin zuten jokamoldeak errepikatu diraIkasturte amaieran hartutako erabaki bati heldu dio Unai Villalba EHUko Ekonomia irakasleak: Kutxabanken pribatizazioari. Aldi berean, hasierako beste erabaki batekin lotu du: «Itun fiskalarekin, ikus dezakegu nola indartu den alderdi politiko nagusiek ekonomiaz duten ikuspegia». Haren ustez, «kuriosoa» da krisiaren aitzakiaz «krisia sortu zuten jokamoldeak berresten» ari direla. «Krisitik ateratzeko, finantza munduan krisira eraman gintuzten erabakiak hartzen ari dira pribatizazioaren ereduarekin».Villalbak gogoratu du Vital Kutxa aurretik entitate juridiko pribatua bazen ere aurrerantzean «kapital pribatu gehiago» ¡zango duela eta, ondorioz, erabaki organoak ere aldatuko direla: «Lehen erakundeen bitartez kontrol publikoa zegoen tokian, hamabost lagun izango dira, horietatik batzuk baino ez erakundeen onespenarekin». Hala, usté du han hartuko dituzten erabakiak «baldintzatuko» dituela, eta, besteak beste, Vitalek gizarte ekintzetarako aurrekontua «murriztu» dezakeela eta inbertsioen «norabidea aldatu» egin daitekeela dio. «Berriro pribatizazioaren eredura goaz, kontrol publikorik gabe... Krisiaren abiapuntura».1~kI1iKutxabanken pribatizazioaren aurkako elkarretaratzea, Vitalen eraikinaren aurrean. r bogajo / arpKepa Murua idazlea, Durangoko Azokar raul bogajo / argazki press14 urterekin, hainbat domina irabazi ditu Paula Gomez gasteiztarrak. euskalgymJoseba Cabezas. Kepa Murua, deskubritzeko idazleaOKultura ekitaldi eta saioen artean, liburu baten aurkezpena hautatu du Joseba Cabezas Jazz Uhinak Hirian Barrena jaialdiko zuzendariak. Duela hiru aste aurkeztu zuen Kepa Muruak (Zarautz, 1962) Contradicciones liburua Gasteizen, eta «deskubritzeko» liburua eta idazlea direla esan du. «Haren curriculumagatik nabarmendu nahi dut, egin dituen idazlan bikainengatik, eta oraindik ezezaguna delako gure artean. Ez zaio egin, nire ustez, behar duen lekua; Hego Amerikan hemen baino garrantzi handiagoa ematen zaiola uste dut».Muruak kalean jasotako solasaldiak izan ditu hizpide azkeneko liburuan. «Haiei buruz pentsatzen, hausnartzen eta, liburuaren tituluak dion moduan, bere ikuspegia ematen eta kontraesanak bilatzen saiatu da. Jendea da haren lanen iturria». Uste du Muruak euskal literaturari «ekarpen handia» egin diezaiokeela. «Gehiago ezagutzea gustatuko litzaidake».Kultura egitasmoen artean, bestetik, gogoratu du Jazz Uhinak jaialdiak urte «bikaina» izan duela, jendearen parte hartzeagatik eta musika pedagogikoki lantzeagatik jasotako merezimenduengatik.Olga Jimenez. Almudena Ciden lekua har dezake Paula GomezekOEkainean, Espainiako Gimnastika Txapelketan, urrezko lau domina irabazi zituen Paula Gomez gasteiztarrak, eta Olga Jimenez kirol kazetariak hari «adi» jarraitzeko eskatu du. «Noia hazten ari den ikusten ari gara, eta, doan lekura doala, liluratu egiten du; zalantzarik gabe, Almudena Ciden lekua hartuko du, eta handien artean izango da».14 urte ditu Gomezek, eta dagoeneko Europako hainbat txapelketatan aritu da, saio «bikainak» eginez. «Oso langilea da, oso arduratsua, eta besteek ez dituzten gaitasun ikusgarriak ditu», gogoratu du Jimenezek. «Haren entrenatzaileak eta hark pixka bat itzalean Ian egiten dute; ez dute esan nahi Ciden ondorengoa izango denik, baina ez dago esan beharrik gimnasta bikaina izango delà».Hilabeteotako kirol albisteen artean, halaber, Alavesen «miraria» aipatu du. «Jaenen izandako partida zoramena izan zen, eta Bigarren Mailari eustea, ikaragarria; sei urtean bi futbol mirari egin ditu, erretzeko arriskuarekin». Hurrengo denboraldian «egonkortasuna eta heldutasuna» nagusi izango direla uste du: «Denboraldi-aurrean Ian handiagoa egiten ari dira».
Author
Anakoz Amenabar Gasteiz
Author Email
Catalogue Url
Dataset Url
Metadata Updated
(nu este setat)
Tags
Date Released
2014-07-25T00:00:00
Date Updated
Update Frequency
Organisation
Country
State
Platform
html
Language
es
Version
(nu este setat)