European
Data Catalogues
Dataset

HTML

Sub menu


Adînekoek Bízi Independente Segurua Ízateko Bermea Gura Dute - Deusto Knowledge Hub Explorer

Dataset Profile

Odm ID
7e74cae8-bf99-3253-84a9-a67dd6cf2158
Title
Adînekoek Bízi Independente Segurua Ízateko Bermea Gura Dute - Deusto Knowledge Hub Explorer
Notes
Adînekoek bízi independente segurua ízateko bermea gura duteZahartze Aktiboaren Indizearen emaitzak jakinarazi ditu foru aldundiak b Oro har, Europako batez bestekotik gora dago BizkaiaNatalia Salazar Orbe BilboBizkaiko zahartze aktiboa neurtzen duen azterketa egin du Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak, EHUren laguntzarekin. Europako herrialdeen artean zahartze aktiboaren alderaketa egiteko baliagarria den tresna erabili dute horretarako. Indize horrek lau arlo hartzen ditu kontuan, azterketa egin duen EHUko Soziologia Saileko kide Unai Martinek azaldu duenez: enplegua, parte hartze politikoa eta zaintza, bizitza independentea garatzeko gaitasuna eta inguruneak zahartze aktiboa bermatzeko duen gaitasuna.Sabin Ipiña Adinekoen Kontseiluko presidentea gehien kezkatu duen datua zaharrek «bizi independente osasuntsu eta segurua» garatzeko duten zailtasunari dagokiona da. Europako beste herrialdeekin alderatuta, puntuazio baxuenetakoa atera du Bizkaiak horretan. «Independenteago izateko eta bizitza seguruagoa izateko lan egin behar dugu», ondorioztatu du.Dena den, datu guztiak euren testuinguruan aztertu behar direla uste du Pilar Ardanza Gizarte Ekintzako foru diputatuak. Egoeraren «argazki bat» eskaintzendu indize horrek. Aurrerantzean, «gizartearekin hausnartu» beharko dute, «pertzepzioa zein den» eta azterketaren datuei dagokienez zein balorazio egiten duten herritarrek.Izan ere, diputatuak uste du adinekoen independentzia mailari dagokion nahia desberdina izan daitekeela «Suedian eta Bizkaian». Hain zuzen, adineko bati «ondo iruditu dakioke seme-alabekin bizitzea», eta baliteke era horretan bakarrik baino pozikago bizitzea.Europan, gorengo mailetanDena den, oro har, «puntuazio altua» lortu du Bizkaiak. Martinek azaldu duenez, Otik lOOera bitartekoa da indizea, eta 35,9 eskuratu du, zazpigarrena, Alemania eta Luxenburgoren parekoa. Hala ere, zenbait arlotan Europako batez bestekotik behera kokatu da, besteak beste enpleguari dagokionez. Adinekoen artean okupazio tasa txikiagoa delà azaldu du. Ardanzak uste du gai horretan ere kontuan hartu behar deia gurea eta beste gizarte batzuk ez direla berdinak. «65 urtetik gora, pentsio ona geratu baldin bazaizu, nórmala izan daiteke lanean ez jarraitzea».Parte hartze tasei dagokienez, Bizkaia hirugarren lekuan agerilEzkerretik eskuinera, Unai Martin, Sabin Ipiña eta Pilar Ardanza. marisol ramirez / argazki rressda. «Maila hori ez du lortu mendekotasuna duten pertsonak edo ilobak zaintzeagatik soilik, erakunde sozial eta politikoetan parte hartze tasa handiak ditugulako baizik», Martinen aburuz. Talde desberdinetako parte hartze horrek harritu du gehien Ardanza. Hala ere, harén ustez, aztertu egin behar da ilobak zaintzeko lana modu boluntarioan egiten den edo behartuta hartzen duten ardura bat den.Zahartze aktiborako ahalmen handiagoa erregistratu da, gainera, Bizkaian. Eta horrek bizi-itxaropen handiagoa eta buruko osasun hobea izatea dakar, EHUko irakaslearen arabera. Horren barman, baina, hezkuntza mailaren adierazlea baxua da, hezkuntzaren unibertsalizazio prozesu berantiarragoaren ondorioz.Batzarra adinekoekinDatu guztiak aurkeztuta, Adinekoen Kontseiluarekin hausnartuko dituzte, eta ebatziko dute zein bide hartu beharko luketen poli-tika sozialek. Gaur bertan egingo dute eurekaz lehenengo batzarra.Sabin Ipiñarentzat «garrantzitsua» da Bizkaiko Adinekoen Behatokiaren jardueren barruan sustatu den Zahartze Aktiboaren Indizearen kalkulua. «Beharrezkoa da zahartzea neurtzea, prozesu hori Bizkaian zelan garatzen den ikusteko».Helburua neurketa hori 55 urteetatik aurrera egitea da. Azterketaren ondorio horiek jasota, foru aldundiagaz eta herrialdekohainbat udalegaz landu, mantendu eta aldatu beharreko politiken aide lan egiteko baliagarria izango zaie.Europako Batasunean neurketak urtero egiten dituzte berau eratzen duten 28 estatuetan. Foru aldundiak sei hiletik behin egin gura ditu Bizkaian, EHUren laguntzarekin. «Indizeak eskualde eta lurraldeetako politikak moldaraz ditzake. Beraz, bete-betean asmatu da neurketa lurralde historikoan eginda».
Author
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Author Email
Catalogue Url
Dataset Url
Metadata Updated
(not set)
Tags
Date Released
2014-12-12T00:00:00
Date Updated
Update Frequency
Organisation
Country
State
Platform
html
Language
es
Version
(not set)