European
Data Catalogues
Dataset

HTML

Sub menu


Ehuii 200 Milioi Gutxiago Emango Dizkiote, Eta Pribatuei, Hiru Gehiago - Deusto Knowledge Hub Explorer

Dataset Profile

Odm ID
b6ce38b8-e052-3516-a0d3-4004fc9f738a
Title
Ehuii 200 Milioi Gutxiago Emango Dizkiote, Eta Pribatuei, Hiru Gehiago - Deusto Knowledge Hub Explorer
Notes
EHUii 200 milioi gutxiago emango dizkiote, eta pribatuei, hiru gehiagoUnibertsitate plan berria aurkeztu du Jaurlaritzak: oraingoak baino 197 milioi gutxiago ditu b Publikoak pairatuko du jaitsieraren zama osoa b Oraingo planeko kopuruak ez dira beteGarikoHz GoikoetxeaUnibertsitate publikoaren finantzaketa nabarmen jaitsiko da Eusko Jaurlaritzaren unibertsitate plan berriarekin: 2018ra artel.230 milioi euro emango dizkio gobernuak, aurreko lau urteetan adostu baino 200 gutxiago. Pribatuen flnantzaketa, aldiz, igo egingo da zerbait: hiru milioi euro gehiago.Tentsio handia izan da azken aldian EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen eta gobernuaren artean. Irmo aritu da Iñaki Goirizelaia errektorea: mozketek «oso ondorio larriak» dituztela, eta «atzerakada» jasan dezakeelaEHUk. Erantzun egin zion Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, esanez EHUk erabakitzen duela nondik murriztu, «beste edonork bezala». Jaurlaritzari «besteren errurik» ez egozteko eskatu zion. Kontuan izatekoa da mozketak salatzeko adierazpenak ez dituela noiznahi egin Goirizelaiak. Izatez, uko egin zion Espainiako errektoreekin bat egiteari murrizketen kontrako agiri bat egin zutenean. Isabel Zelaa zen Hezkuntza sailburu, eta 2011-14 plana indarrean zegoen. Aurki hasi ziren arazoak, hala ere: Jaurlaritzaren diru baliabideak mugatuta, plana ez zuen bete gobernuak. Oraingoak ere ez.UNIBERTSITATE PLANAKUNIBERTSITATEA 2007-10 2011-14 2015-18 EHU 1.248,4 1.429,9 1.2303 Deustuko Unibertsitatea 11,6 28,5 30,1 Mondragon Unibertsitatea 11,6 25,5 26,8 Guztira 1.271,7 1.483,9 1.287,2 Plana dagoen-dagoenean, unibertsitate publikoari joango zaio kolpea: 2011-14ko agirían baino %14 flnantzaketa apalagoa jasoko du. Ikusteko dago egunerokoan zer eragingo duen -2015eko aurrekontua ez du oraindik aurkeztu Goirizelaiak, unibertsitate pla-©Kopuruak, milioi eurotanEgoera horretan negoziatu dute plan berria. Uriartek ohartarazi du aurrekoarekin ezin deia egin zuzeneko alderaketarik: «Egoera ekonomikoak ez du zerikusirik».Handitzeko atea zabalikNahiz eta gobernu sozialistak 1.484 milioi jarri zituen unibertsitate planerako, ez du hitzemandako kopururik eman. PSE-EEk berak ekin zien murrizketei aurreko agintaldian. Uriartek azaldu du plana amaitzear dagoelarik 1.300 milioira ez delà iristen unibertsitateei emandako kopurua -mozketarik handiena EHUk izan du, hark jasotzen baitu gehien-.Argudio horrekin, sailburuak nabarmendu nahi izan du aldea ez deia hainbestekoa: azkeneko plana 1.300 milioi inguruan geratu da, eta 1.287 milioi ditu berriak. Betetzeko modukoa delà nabarmendu du: «Errealista, zuhurra eta malgua da». Oraingo planaren joera bera du 2015etik aurrerakoak: aurrekontua urterik urte igotzeko iragarpena. Zehaztutako kopuruak betetzeko modua izango deia ziur da Uriarte -«etorkizunean gauzak hobetuko dira»-, eta, areago, atea zabalik utzi du plana indarrean den bitartean aurrekontua igotzeko, betiere Jaurlaritzaren egoera hobetzen bada.Errealista, zuhurra eta malgua da aurkeztutako plana. Etorkizunean gauzak hobetu egingo dira»Cristina UriarteEusko Jauríaritzako Hezkuntza sailburuana onartu zain-. Goirizelaia errektoreak ez du planari buruz ezer adierazi oraingoz. Murrizketaren pisuaz, alderaketa bat: urtean, batez beste, oraingo planean baino 50 milioi gutxiago ageri dira EHUrentzat. Urteko aurrekontua 400 milioikoa da. Ez da 50 milioiko mozketa izango -orain ere ez baitu jaso zehaztutako diru kopuru osoa-, baina ez da izango egun adina diru. Oharra egin du Uriartek: bada postuei eusteko eta berriak sortzeko adina diru.Kontratazioekin kezka berezia azaldu du errektoreak. Batetik, unibertsitatean hezten ari diren gazteak ezin kontratatu dabiltzalako -haien ikerketa eta irakasletza galtzea dakar horrek-; bestetik, unibertsitateko langileen batez besteko adina igotzen ari delako, eta belaunaldiak ordezkatzeko arazoa izan daitekeelako.Pribatuak: %l,8tik %4,4raUnibertsitate pribatuak daude txanponaren beste aldean: nahiz eta oraingo planak baino 197 milioi gutxiago dituen hurrengoak, flnantzaketa handixeagoa jasoko dute Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak. EHUk baino nabarmen gutxiago, hala ere. Deustukoakl,6 milioi euro gehiago jasoko ditu 2018ra arte, eta Mondragonek, 1,3 gehiago. Hazkundea da, baina gobernu sozialistak egindakoa baino txikiagoa: aurrekontua bikoiztu baino gehiago egin zuen 2011-14an -EHUk 181 milioi gehiago zituen proiektu hartan-. Unibertsitate pribatuek hartu duten pisuaren adierazle da alderaketa: 2007-10 planean, diruaren %1,82 zeukaten bi unibertsitate pribatuen artean; datorrenean, berriz, %4,4.Hezkuntza sareen flnantzaketari buruzko eztabaida pil-pilean dagoela iritsi da erabakia. Diru gehiago eskatu dute azken hilabeteetan unibertsitate pribatuek.
Author
Garikohz Goikoetxea
Author Email
Catalogue Url
Dataset Url
Metadata Updated
(not set)
Tags
Date Released
2014-12-31T00:00:00
Date Updated
Update Frequency
Organisation
Country
State
Platform
html
Language
es
Version
(not set)