Bai Horixe - Deusto Knowledge Hub Explorer
Dataset Profile
Odm ID | 45c06b9e-5959-35ef-8ef8-4030711211fd
|
---|---|
Title | Bai Horixe - Deusto Knowledge Hub Explorer
|
Notes | BAI HORIXERUFINO IRAOLAEgiazko erlijiobakarra dagoelausté dutenak %2iingumdira EAEniiiflMEz dakit zenbateraino den ezaguna, gure artean, hemen aldizkaria. Baina ezin ukatu, nire iritzian bederen, oso interesgarria dela tratatzen dituen gaiak kontuan harturik eta, gainera, oso-osorik euskaraz. hemen, erlijio gogoetarako aldizkaria, dio epigrafe nagusiak; horrelaxe, minuskulaz. Ez dakit mezu konkreturik badagoen letra txikiz eskribitze horretan, baina, baldin badago, apaltasunarena izango da. Apal bezain sakon jorratzen ditu, ordea, edukiak. Urtean lau ale ateratzen dira, liburuki formatuan. Hamar urteko ibilaldia egin du jadanik, eta berrogeita lau ale kalean. Joxe Arregi ezagunak zuzendu zuen bolada batean, eta orain Jose Mari Arsallusen gidaritzapean publikatzen da.Urrutira joan gabe, azkeneko alea hartzen badugu, gogoeta biziak eta sakonak ageri dira. Adibidez, Xipri Arbelbideren Apez beltzak Euskal Herrian. Baina beste baterako utzi beharko dugu, eta Javier Elzo soziologo ezagunaren ikerketan sartuko gara burubelarri, neurriak ametitzen digun arte. Hego Euskal Herriko erlijiotasunaren deskribapen enpiriko laburra izenburu luzea du beasaindarraren lanak.Ikerketaren arabera, PPren inguruko ikasleen artean da bere burua katoliko praktikantetzat jotzen dutenen sailik handiena (hirutatik bat), eta ateo eta agnostikoen proportziorik txikiena (bostetatik bat). Gainera, PPren jarraitzaileak diren ikasle katoliko praktikanteak eta ez-praktikanteak batzen baditugu, %72ra iristen dira. Bestetik, %5,5 dira katolikoa ez den beste erlijio bat daukaten euskal gazteak; horietan artean, %2 musulmanak eta beste horrenbeste, ebanjelikoakEuskal ikasleen artean, %26 dira katoliko praktikanteak., sare pribatuan, %17. Praktikanteak eta ez-praktikanteak batzen baditugu, %25 publikoan eta %32 pribatuan. Ateoak eta fededun ez direnak batzen baditugu, %43 publikoan eta %31 pribatuan; horiez gain, indiferenteak eta agnostikoak ere hor daude: %12 publikoan, %13 pribatuan.Hemezortzi urtetik gorakoen artean, EAEn %17 dira astero elizara joaten direnak; Nafarroan %20 eta Espainian %17. Beste datu polit bat: Jainkoari egunero otoitz egiten diotenak %20 dira EAEn, %25 Nafarroan eta %23 Espainian. Jainko pertsonalean sinesten dutenak %33 dira EAEn, %37 Nafarroan eta %44 Espainian. Beste espiritu eta indar motaren baten sinesten dutenak: %27 EAEn, %26 Nafarroan eta %26 Espainian ere. Egiazko erlijio bakarra dagoela uste dutenak %21 dira EAEn, %22 Nafarroan eta %23 Espainian. Amen.
|
Author | Rufino Iraola
|
Author Email | |
Catalogue Url | |
Dataset Url | |
Metadata Updated | (not set)
|
Tags | |
Date Released | 2015-02-26T00:00:00
|
Date Updated | |
Update Frequency | |
Organisation | |
Country | |
State | |
Platform | html
|
Language | es
|
Version | (not set)
|